Osasun emozional HANDIAGOArekin, absentismo TXIKIAGOA

La Fundación San Prudencioren Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko XXII biltzarrak laneko osasun eta segurtasuneko 500 profesional baino gehiago bildu ditu Europa Biltzar Jauregian

Psicolan programa laneko absentismoaren aurkako tresna eraginkorren moduan finkatu da, laneko osasun emozionala babestuz eta hobetuz.

Biltzar honek Gasteiz gero eta enpresa eta langile gehiago kezkatzen dituen problematika baten epizentroan jartzeko balio izan du: osasun mentaleko arazo ez larriek eragindako lan-absentismoa, Europan laneko bajaren bigarren arrazoia dena, giharretako eta eskeletoko nahasmenduen ondoren.

Jardunaldiak azaroaren 7an, astelehenean, La Fundación San Prudencioren egoitzan hasi ziren, hainbat lan-mahaiekin, diziplina arteko saioekin. Saio horietan, katedradunek, psikologo klinikoek, lan-osasuneko erakundeetako ordezkariek, enpresek, sindikatuek, doktoreek, administrazio publikoek, akademikoek, zientzialariek eta osasun emozionaleko espezialista handiek problematika hori hainbat ikuspuntutatik aztertu zuten, La Fundación San Prudencioko Psicolan zerbitzuarekin bilatutako konponbideak indartzeko, langileen osasun emozionalak eragindako absentismoaren aurkako tresna baliodun gisa.

Adituen mahai horien ondorioak izan ziren, hain zuzen ere, Laneko Osasun eta Segurtasunari buruzko XXII biltzarraren (Osasun emozional HANDIAGOArekin, absentismo TXIKIAGOA) amaiera. Manuel Velázquez Batzorde Zientifikoko presidenteak, arrisku psikosozialetan agintari den aldetik, azaldu zituen.

Jardunaldiari hasiera emateko, Yolanda Berasategui La Fundacion San Prudencioko presidentak ongietorria eta biltzarrean bildu ziren agintariei agurra eman zien, gaiaren garrantziaz jabetuta, eta honako hauek hartu zuten hitza: Elena Pérez Barredo Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordeak, Iñaki Gurtubai Gasteizko Alkateordeak eta Lourdes Íscar Osalaneko Zuzendari Nagusiak.

Ondoren, Toni Nadal teniseko entrenatzaile eta Rafa Nadal Academyko Kirol Zuzendariaren eskutik “Dena entrenatu daiteke” hitzaldiarekin eguneko plater nagusietako bat iritsi zen. Rafa Nadal ilobarekin txikitatik erabili zuen metodologiaren nondik norakoak azaldu zituen eta 22 Grand Slams lortzeko eta historiako gizonezko tenislari sarituena izateko oinarria zein izan den azaldu zuen. Toni Nadalek hainbat gogoeta utzi zituen, hala nola “Ezin da mundu guztia 1 zenbakia izan, baina mundu guztia hobea izan daiteke”, eta Eduardo Anitua doktore ospetsua aretoan egon izana ere aprobetxatu zuen bere lana publikoki eskertzeko: Rafa Nadalen karrera zabalagoa izan da bere tratamenduei esker, eta esku-hartze horiek eten egin ziren Francisco de Vitoria auditoriuma bete zuten ikusleen txaloen ondorioz.

Nazioarteko Lan Erakundeko (LANE) zuzendari ohi eta Espainiako Giza Eskubideen aldeko Elkarteko presidenteorde Joaquín Nietok, Lan Osasunari eta dimentsio guztietako lantoki osasungarriei buruz hitz egin zuen, psikosoziala barne. Arrisku psikosozialetan aditua den Manuel Velazquezek, Ohorezko Batzordeko Presidentea bera ere, arrisku psikosozialen kudeaketan sakondu zuen, absentismoari aurre egiteko tresna gisa.

Antonio Canok, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Psikologiako Katedradun eta PsicAPeko zuzendariak, osasun emozionaleko prebentzioari eta laneko gogobetetzeari buruz hausnartu zuen, eta, azkenik, aro digitaleko arrisku psikosozialei buruz hitz egin zuen Cristóbal Molinak, LARPSICO Andaluziako Arrisku Psikosozialen Laborategiko Zuzendariak. Era berean, benetako esperientziei buruzko bi saio azaldu ziren, Carmen Martínez, Lead de Felicidad, eta Ana Ávila, Mahou San Migueleko Prebentzio eta Osasun zuzendariaren eskutik, Mahou San Miguelen Bienestar 360º filmean lortutako lorpenak kontatu zituzten.

Gehien espero zen uneetako bat Psicolan izan zen, La Fundacion San Prudencioren zerbitzu aitzindaria. Zerbitzu hori dagoeneko Arabako enpresetan ezartzen ari dira eta benetako tresnak eskaintzen ditu osasun emozionala ahalik eta azkarren berreskuratzeko eta absentismoa murrizteko. Jagoba Gómez San Prudentzio Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko arduradunak eta Marta González-Pescador PsicoLaneko Kanpo Aholkulariak azaldu zituzten zerbitzu horren xehetasunak. Zerbitzu horrek lan-eremuan nahiz eremu pertsonalean sortzen diren arazoiei soluzio laburrak, errazak, ebidentzian oinarritutako terapia psikologikoarekin proposatzen ditu, lan-eremuko osasun-arloko profesionalekin koordinatuta. Urtebete baino gehiagoko pilotajearen ondoren, zerbitzu horren eraginkortasuna egiaztatzen ari dira.

Ekitaldia umorez zuzendu zuen Ramón Arangüena telebistako aurkezleak. Bera arduratu zen interbentzio bakoitzaren denborak kontrolatzeaz, eragindako estropezuekin edo zartagin batekin egindako tenis golpe batekin, eta datorren urteko ediziora joateko deia egin zien bertaratutakoei, La Fundación San Prudencioko Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Kongresuaren hogeita hirugarren ekitaldia izango da.

Antolatzaileak:

Kolaboratzaile nagusia:

Kolaboratzailea:

logotipo ayuntamiento Vitoria-Gasteiz
© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.