Haur Hezkuntzako ezohiko gastuetarako laguntza

Haur hezkuntzako gastuetarako prestazioa

Haur Hezkuntzako ezohiko gastuetarako laguntza

Prestazio honen helburua da, zuen seme-alabengatik, hezkuntzako ezohiko gastuak dituzuen titular guztiei laguntza ekonomikoa ematea.

Laguntza honek haur hezkuntza gastuen % 10arekin laguntzen du, betiere kontzeptu horregatik jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa 100 € artekoa izanik titular eta urte bakoitzeko.

Gastuak Haur Eskolan eragindakoak izan behar dira, 2024., 2025. eta 2026. urteetan jaiotako onuradunentzat, eta gehienez 100 € emango dira titular eta urte bakoitzeko, 700 eurotik gorako gastuetarako.

Gehienez, 100 € urtean titular bakoitzeko

La Fundacionen haur-hezkuntzako laguntza eskatzeko baldintzak:

  • Laguntza urtean behin bakarrik eskatu ahal izango da.
  • 700 €-tik gorako faktura bakar batekin egingo da haur-eskoletarako. Haur-eskolak emandako faktura edo 700 eurotik gorako ordainketa-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Laguntza 2024, 2025 eta 2026an jaiotako haurrentzat da, Haur Eskola batean matrikulatzeagatik.
  • Prestazio hori jasotzeko, titularra La Fundacionen titularra izan beharko da prestazioa eskatzeko unean.
  • Titularrak gutxienez 9 hilabeteko antzinatasuna izan behar du La Fundacioneko titular gisa prestazio hau eskatzen den egunean.
  • Gehienez ere 100€ jasoko dira titular/urte bakoitzeko.
  • Gastuaren faktura originala edo faktura originalaren kopia aurkeztea, titularraren edo onuradunaren izenean, 2024, 2025 eta 2026an jaiotako haurrentzat.
  • Gastua 2025/2026 ikasturteari dagokio.
  • Familia-unitateko kide batek bakarrik eskatu ahal izango du prestazio hori, baldin eta titular bat baino gehiago badago.

La Fundaciónen hizkuntzak ikasteko laguntza eskatzeko moduak:

Informazioa bitarteko hauetako edozein baliatuz eska daiteke:

  • Webguneko formularioaren bidez
  • info@lafundacion.com helbide elektronikoaren bidez
  • Presentzialki, Gasteizko Dato kaleko 43an ditugun bulegoetan

Zalantzarik izanez gero, deitu telefonoz bezeroen arretarako zenbakira: 945 222 900.

Hizkuntzak ikasteko laguntza eskatzeko epeak:

  • Presentzialki: Hizkuntzak ikasteko laguntza jasotzeko eskabidea presentzialki aurkezteko epea laguntzak ateratzen direnetik abenduaren 30arte aurkeztu ahal izango da eta La Fundaciónek Gasteizko Dato kaleko 43an dituen bulegoetan aurkeztu beharko da.
  • Internet bidez: Haur eskola laguntza jasotzeko eskabidea Internetez aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko da, eta webguneko formularioaren bidez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango da.

* Prestazio hau kobratzeko eskubidea izateko, kausazko egitatea prestazioa indarrean dagoen urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatu behar da, eta ikasturtea hartuko da kontuan.

Laguntzak onesteko datak:

Hilero onesten dira hilabete horretan eskatutako laguntzak.

Laguntza ordaintzea:

Prestazioa hurrengo hilaren 20an ordainduko da, abenduan eskatutako prestazioen kasuan izan ezik, horiek urtarrilaren 31n ordainduko baitira. Ordainketa horiek titularraren kontuan sartu beharreko bankuko transferentzien bidez egingo dira.

Erreklamatzeko epea:

Ordainketa egin eta hurrengo 15 egunetan.

Dokumentazioa:

Prestazioen bidez garatutako jarduerak arautzen dituen prozedura orokorraren eduki osoa aplikatuko da.

  • Eskabidea osorik beteta (La Fundacionen webgunetik deskarga daiteke edo bulegoetan bertan eska daiteke laguntza aurkezterakoan).
  • 2025-2026 ikasturterako hezkuntza-gastuengatiko laguntza eskatuz gero, haur-eskolan matrikulatzeagatik, faktura edo 700 eurotik gorako ordainketa-ziurtagiria aurkeztu ahal izango da.
  • Titularrak onuradun batentzat aurkeztea eskatzen badu, familiaren errolda-ziurtagiri eguneratua. Ezin bada, familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiriaren fotokopia.

Oharra: titular bakoitzak urtean gehienez 300 euro jaso ahal izango ditu guztira, mendekotasun eta hezkuntza prestazioengatik jasotako zenbatekoak batuta.

La Fundaciónek beretzat gordetzen du egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea.

Prestazioaren eskabidea (La Fundaciónen titularrei soilik zuzenduta daude laguntza hauek)

    Titularraren datuak

    Prestazioaren hartzaile izango den pertsonaren datuak (baldin eta onuradun batentzat eskatzen bada)

    Titularraren bankuko datuak, prestazioa kobratzeko

    Eskabideari erantsi behar zion dokumentazioa


    (*) La Fundaciónek beretzat gordetzen du egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea. Jakinarazten dizugu, zure aldetik kontrako adierazpenik jaso ezean, modu seguruan ezabatuko ditugula eskabide inprimakia eta harekin batera doan dokumentazioa, eskaera egiten denetik, 5 urteko epean.

    PRIBATUTASUN POLITIKA
    Arduraduna: FUNDACIÓN LABORAL SAN PRUDENCIO.
    Xedea: Enpresaren Gizarte Erantzukizuna kudeatzeko eta aplikatzeko zerbitzuak ematea, enpresei eta langileei zerbitzuak eta laguntza emanez, besteak beste honako arlo hauetan: gizarte-prestazioak, gizarte- eta laguntza-zerbitzuak, gizarte- eta lan-zerbitzuak, hezkuntza eta kultura, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa, gizarte-berrikuntza eta une bakoitzean eskaintzen direnak. Horri dagokionez, jakinarazten dizugu jarraian adierazten diren La Fundaciónen edo taldeko enpresen sektore espezifiko eta jarduera sektore zehatzen informazio edo publizitatea jaso ahal izango duzula: eskaintzen dituzten zerbitzu eta prestazioei buruzko guztiak, bai eta une bakoitzean egokitzat jotzen direnak ere, norberaren bizi kalitatea eta lanekoa hobetzeko helburuarekin.

    Legitimazioa:Parte zaren erlazio juridikoaren exekuzioa.

    Hartzaileak: Fundación taldeko enpresak eta legez horren beharra duten erakunde ofizialak.

    Eskubideak: Informazio gehigarrian adierazitako datuak eta beste eskubide batzuk eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu email bat dpo@lafundacion.com helbidera bidaliz.

    Informazio gehigarria:Lege Oharra eta Pribatutasun politika

    Erlazionatutako informazioa

    © Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.