La Fundación San Prudencioren Familia Sariak emateko 2018ko ekitaldia, Gasteizen

Ekitaldiak Gasteizen: Familia Sariak emateko ekitaldia, La Fundación Laboral San Prudenciok 2018ko ekainaren 28an antolatua, Europa Biltzar Jauregian.

Imagen del evento entrega de Premios Familia Sariak 2018 en Vitoria-Gasteiz.

2018ko Familia Sariak banatzeko Gasteizen egindako ekitaldiaren irudia.

Beste behin ere, La Fundación San Prudencioren Familia Sariak banatu ziren. XVI. edizio honetan, familiarekin gozatzeko “Arabako txokorik gogokoenak” izan ziren gaia.

Saria emateko ekitaldia 2018ko ekainaren 28an egin zen, familientzako ekitaldi batean. Ekitaldi horretan magia ikuskizun bat egin zuen “Ametsen ingeniariak”, hau da, “saio bisualenari” Magiaren Sari Nazionala irabazi zuen eta Señor Pérez izenez ezagunagoa den magoak.

Magia ikuskizunaren aurretik, Miguel Gutiérrez abenturazale eta idazleak hartu zuen hitza, eta bere bidaietan bisitatu dituen txoko babesgabeenetan izandako esperientziak kontatu zizkigun.

Sari bakoitza 500 eurokoa zen eta, horiek banatzeko, Yolanda Berasategui, La Fundacióneko presidentea; Nerea Melgosa, Gasteizko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorreko zinegotzia, eta Marian Olabarrieta, Gizarte Gaietarako foru diputatua, egon ziren. Jarraian aipatzen direnak izan ziren familia saridunak.

La Fundaciónen XVI. Familia Sarien irabazleak Gasteizen familientzat egindako ekitaldian

Ruiz de Gauna Calleja, “Larunbatak Tortilla mendian” proposamenarekin

Familia honek elkarrekin egiten duten jardunbidea kontatzen digu. Bere txokorik gogokoena Tortilla mendia da, aitonak aita txikitan bertara eramaten zuelako.

Haurrei gustatzen zaie, tontorrik ez duelako, laua delako eta korrika egin dezaketelako; leku lasaia da eta, han daudela, beren suzirian igota ilargira joaten direla imajinatzen dute.

Sarritan, Ania eta Izan gurasoekin, aitona-amonekin eta maskotarekin joaten dira bertara.

Murgia Martínez, “Mendiluze harrespila” proposamenarekin

Familia honek kontatzen digu bere txokorik gogokoena Mendiluze harrespila dela. Bikote zirenetik joaten dira eta, orain, bere semearekin eta alabarekin joaten dira, haiek ere mendizaleak baitira.

Ibilaldi horietan naturaren sekretuak ikasten dituzte, bertako belardi, pagadi eta ibaien bitartez, eta bertan bizi diren animaliak ikusten dituzte.

Jolas eta ipuinen bidez, familiako haurrek beren herriaren historia ikasten dute, eta ingurumenarekiko errespetua eta harekin gozatzen jakitea bezalako balioak irakasten dizkiete. Askotan, Joxe aitona ere haiekin joaten da txango horietara.

Lafuente Galaz, “Floridako kioskoa” proposamenarekin

Familia honen txokorik gogokoena Floridako kioskoa da, gurasoek bertan ezagutu baitzuten elkar (orain aitona-amonak direnek) eta, ordutik, derrigorrez pasatzen dira denak handik, gutxienez, urtean bitan, zehazki, Andre Maria Zuriaren jaietan eta Eguberri egunean.

60ko hamarkadan leku hartan hasi zen harreman horretatik, bere alaben bi familiak sortu dira, gaur egun ere tradizio berbera mantentzen dutenak, eta familia horietako bat da sarira aurkeztu dena.

José Luis Saenz de Buruagaren “Arratsaldeak Olarizun” jardunbide egokiaren aipamena ere egin zen.

Titular honen lekurik gogokoena Olarizuko gurutzea da. Bere bikotekidea Gasteizera etorri zen lehenengo aldian, gurutzera eramatea aukeratu zuen, bertatik ikusten den ikuspegi panoramiko ederra ikus zezan.

Gaur egungo bikotekidearekin eta bi alabekin txangoak, abenturak eta paisaiak partekatzea gustatzen zaio, elkarrekin pasatzen dituzten une benetan atseginez gozatuz.

Erlazionatutako informazioa

El Langui en evento vitoria de entrega premios familia de La Fundación 2017
Imagen de un evento Vitoria para las familias de La Fundación San Prudencio.
eventos Vitoria Gasteiz de La Fundación San Prudencio para los trabajadores

Circo La Fundación San Prudencio evento en Vitoria para las familias del colectivo
© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.