La Fundación San Prudencioren Errege Magoek ilusioz beteko dute Gasteiz

Errege Magoek eta euren pajeek urteroko hitzordua dute La Fundación San Prudencioko familiekin

Evento de los Reyes Magos de La Fundación San Prudencio.

La Fundacióneko titularra bazara, ERREGE MAGOEKIN HITZORDU PERTSONALA ERRESERBATZEKO AUKERA IZANGO DUZU!

Gabon guztietan audientzia bat antolatzen dugu Errege Magoekin, La Fundacióneko haur guztiak joan ahal izan daitezen.

Errege Magoekin audientzia izatea da La Fundacióneko txikiei gehien gustatzen zaien ekitaldietako bat, minutu batzuk ematen baitituzte Ekialdeko Errege Magoekin.

Mendetasunen bat duten haurrek ere une horretaz goza dezaten nahi dugunez, Errege Magoek etxera bisita egiten diete, haiekin egoteko eta beren nahiak helarazteko aukera izateko.

La Fundación San Prudenciori esker, ez duzu ilararik egiteko edo hotzik pasatzeko beharrik izango Errege Magoak ikusteko; erreserbatu hitzordua aldez aurretik eta… Erreserbatu azkar aipatzen dizkizugun eguna eta ordua, lekuak minututan agortzen baitira!

Errege Magoen hurrengo hitzorduaren datak

  • Ekitaldiaren eguna

    urtarrilaren 2an

  • Ordutegia

    10:30etik 20:00-ak arte.

  • Non

    Opera Eraikinean (Fueros 16 kaletik izango da sarrera)

  • Noiz hartu hitzordua

    Telefonoak abenduaren 16an, goizeko 8:30etan, jarriko dira deitzeko eta erbatzeko.

  • Telefonoak:

    Titularraren mugikorretik beti deituz komunikazioan agertzen diren telefono zenbakei:

La Fundación San Prudencioren Errege Magoekin Gasteizen hitzordua lortzeko jarraitu beharreko urratsak:

  • Deitu titularraren sakelakotik esleitutako telefonora, nahi duzun hitzordu kopuruaren arabera.

    BIP bat entzungo duzu eta, deia eskegitzen denean, zure eskaera erregistratuta geratuko da.

  • SMS bat jasoko duzu ekitaldiaren egunerako hitzorduaren baieztapenarekin.

  • Plazak esleitzen direnean, beste SMS bat jasoko duzu dagokizun orduarekin.

* Familia ugarien kasuan, beste telefono zenbaki batera deitu beharko duzue hitzordua erreserbatzeko.

* Jakinarazten dizuegu ekitaldia grabatu daitekeela eta/edo argazkiak atera ahal izango direla, eta irudi horiek komunikazio helburuetarako erabili ahal izango direla.

Errege Magoentzako idazteko gutuna jaitsi

© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.