Titularrek La Fundacióneko kide izateagatik dituzten onura

La Nominativa La Fundación

Urtean behin titular aktibo guztiei eskaintzen dizuegun urteko 60 euroko laguntza. “Keinu erraz” batekin eska daiteke (titularraren sakelako telefonotik dei galdu bat eginez). Prestazio honekin osasun, hezkuntza, kirol, kultura eta aisialdi arloetan dituzun beharrekin lagundu nahi dizugu eta, gainera, tokiko merkataritza sustatzen dugu, han trukatzen da eta.

Complementaria La Fundación
  • HEZKUNTZA: titular edo onuradunentzako laguntza, haurtzaindegirako edo haurreskolarako, hizkuntzak ikasteko eta 24 urtera arteko unibertsitateko ikasleentzako. Gehienez, 200 € urtean titular bakoitzeko.
  • MENDEKOTASUNA: 300 eurora arteko laguntza urtean titular bakoitzeko, bizitza pertsonala/familiakoa eta profesionala kontziliatzen laguntzeko, mendekotasun mailaren bat duten titularrentzat edo haren ardurapean mendekotasun mailaren bat duen pertsona bat dutenentzat.
  • ALARGUNTASUNA: Urte honetan aktiboan egonda hildako titularren alargunentzako laguntza bat. 1.200 € arte alargun bakoitzeko.
  • LAN INSTRIPUA: lan istripua (in itinere lan istripuak izan ezik) izan duten titularrentzako laguntza beti ere ospitaleratzea edo lanerako ezintasun batekin dagoena honen istripuagatik.
Nordic Klinica La Fundación

Bizkarreko, lepoko, sorbaldetako, aldaketako eta belaunetako arazoen errehabilitazioa, prebentzioa eta tratamendua.

Jatorri pertsonala edo lanekoa duten langileei eragiten dieten osasun emozionaleko arazoei erantzuten die.

Loaren trastornoen diagnostikoa eta tratamendua, hala nola, loaren apnea buxatzailea.

La Fundación San Prudencioko titularrentzako aholkularitza juridikoa

Lehenengo kontsulta doakoa da eta gainerakoek % 25eko beherapena dute, Abokatuen Elkargoen tarifei dagokienez.

Club de Compras La Fundación

Fidelizazio club baten bitartez, tokiko enpresa eta saltokiek sortutako sinergiekin etekin handiagoa lortzen duzu, eta deskontuak, promozioak eta bonuak eskuratzen dituzu Arabako 100 saltoki baino gehiagotan. Gainera, hurbileko merkataritzan berrinbertitzen duzu, tokiko ekonomiari lagunduz.

Familiak eta gure gizataldeak hainbat eremutako jardun onen inguruan sentsibilizatzen dugu, eta saritu egiten ditugu. Hainbat ekitaldi antolatzen ditugu, besteak beste: Olentzero eta Errege Magoak, La Fundacióneko haurrei zuzenean harrera egin diezaieten; Zirkua, zozketak sare sozialetan, urteroko gabonetako postalen lehiaketa, eta abar.

Eventos y reconocimientos La Fundación

Sariak antolatzen ditugu ikasle gazteek espediente akademiko onenekin egiten duten ahaleginari eta jardunari laguntzeko, bai eta beren balioengatik eta gizarte-ekintzengatik aintzatespena merezi duten pertsonei laguntzeko ere, gizartearen gainerakoentzako eredu baitira.

Espacio Arte La Fundación

Artista berriek beren artea gure instalazioetan erakusteko aukera izango dute: pintura, argazkigintza, mikro antzerkiak, poesia, musika… Publikoari irekia eta doan.

Erlazionatutako informazioa

© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.
La Fundación San Prudencio
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.