Mª Jesús San José andreak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak, Peio López de Munain, Gasteizko Udaleko lehen alkateordea, Marian Olabarrieta, Gizarte Zerbitzuetako diputatua eta Yolanda Berasategui, La Fundación San Prudencioren presidentea, ondoan zituela, “Erakundeetan adina kudeatzeari buruzko II. Kongresua: Erretiran doan belaunaldia” inauguratu zuen. Kongresu horretan gizarte aurreratuek etorkizun hurbilean duten ikuspegia eta lan arloan adina kudeatzea ahalbidetuko duten ekintzak garatzeko beharra aztertu zituen.
Foroak enpresari, zuzendari, administrazio, teknikari eta gizarte eragile ugari bildu zituen Gasteizko Europa Jauregian, La Fundación San Prudencioren ekimenez.
Inaugurazio hitzaldia, “2045ean gizona hilezkorra izango da” izenburupean, José Luis Cordeirok egin zuen.
Geroago, Jagoba Gómez San Prudencio Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko arduradunak “Langile gazteenen eta zaharrenen pertzepzioari buruzko azterlana” aurkeztu zuen.
Jarraian, Aitor Guisasolak, OSALANen Gipuzkoako Lurralde Zentroko Laneko Osasunaren Unitateko arduradunak, “55 urtetik aurrerako laneko osasunaren zaintza”ri buruzko hitzaldia egin zuen.
Amaieran, María Dolors Solék, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionaleko Lan Baldintzen Zentro Nazionaleko Zuzendaritzako sailburu teknikoak, “Nola kudeatu, eta ez geldiarazi, biztanleriaren zahartzea” hitzaldia egin zuen.
Hitzaldiaren ondoren, Ricardo Mínguezek, Cuatrocasaseko kontseilariak, eztabaida bat ireki eta moderatu zuen enpresaburuen, sindikatuen eta administrazio publikoen artean, eta laneko arriskuen prebentzioaren ikuspuntua aztertu zuten. Honako hauek osatu zuten mahaia: Jagoba Gómezek, San Prudencio Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuaren arduradunak; Alfonso Ríos Veladak, Euskadiko CCOOko Laneko Osasun eta Ingurumeneko idazkariak; Amaia López Iriondok, CONFEBASKeko Laneko Arriskuen Prebentzio arlokoak; Elena Pérezek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak; eta Ángel Vidalek, Protón Electrónicaren zuzendari kudeatzaileak.
Azken hitzaldia Fernando Vives Ruizek eman zuen, “Gehiago bizitzeko eskubidea dugu” izenburupean. Garrigueseko presidente exekutiboa da bera.
Jardunaldiaren amaieran mahai inguru bat egin zen, “Ez da gazteentzako herrialde bat: lan merkatu txiki eta zaharkitua” izenburupean, eta Tomás Arrieta Lan Harremanen Euskal Kontseiluko presidenteak moderatu zuen, eta honako hauek osatu zuten: Andrés Menéndezek, Randstaden iparraldeko zuzendari nagusiak, Manuel Velázquezek, Jazarpen eta Diskriminazioaren Euskal Behatokiko kideak eta Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileak, Guillermo Mínguez Ochoak, Management Consulting Analyst Accenturekoak, Daniel Gonzálezek, UGT EUSKADIko Azterlan Saileko teknikariak eta Rodrigo Navarrok, Mercedes‑Benzeko Giza Baliabideen zuzendari kudeatzaileak.
2018ko Adinaren kudeaketaren argazki galeria
La Fundación
Ordutegia
- Ostiraletan 8:00-18:00