Pribatutasun politika

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

LA FUNDACIÓNen tratatzen ditugun datu pertsonalez arduratzen gara, baita datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia zehatz-mehatz betetzeaz ere. Horien artean daude, besteak beste, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, zeinak 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen baitu, eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

Horren arabera, LA FUNDACIÓNen egiten ditugun datu pertsonalen tratamenduei buruzko honako gai hauen berri ematen da:

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Fundación Laboral San Prudenciok (LA FUNDACIÓN) erantzukizun sozialeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Zerbitzu horiek bere kabuz edo Grupo La Fundación taldeko beste sozietate edo erakunde batzuek eman ditzakete, eta La Fundaciónek horietan duen partaidetza osoa edo partziala izan daiteke. Beraz, interesdunak eskatutako edo jasotako zerbitzuaren arabera, tratamenduaren erantzulea LA FUNDACIÓN eta/edo dagokion taldeko entitatea izan daiteke. Beraz, Grupo La Fundación taldeko entitateek tratamenduaren erantzukide gisa jardun ahal izango dute. Grupo La Fundación taldeko kide diren eta baldintza horietan esku har dezaketen erakundeak jarraian aipatzen direnak dira —datuak lege oharrean ere jaso dira—, eta horiek izango dira ere Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak:

Izena: Fundación Laboral San Prudencio

IFZ: G01010230

Posta helbidea:  Eduardo Dato kalea 43

01005 Gasteiz (Araba)

Telefono zenbakia: (+34) 945 222 900

Helbide elektronikoa: dpo@lafundacion.com

Izena: Cid Norte, S.A.U.

IFZ: A01113760

Posta helbidea: Eduardo Dato kalea 43

01005 Gasteiz (Araba)

Helbide elektronikoa: dpo@lafundacion.com

Izena: Asociación de Servicios Socio-Laborales San Prudencio

IFZ: G01265347

Posta helbidea: Eduardo Dato kalea 43

01005 Gasteiz (Araba)

Helbide elektronikoa: rmarco@lafundacion.com

Izena: Servicio de Prevención Mancomunado San Prudencio

IFZ: G01303767

Posta helbidea: Eduardo Dato kalea 43

01005 Gasteiz (Araba)

Helbide elektronikoa: rmarco@lafundacion.com

Izena: Konsanpru, S.L.U.

IFZ: B01568740

Posta helbidea: Eduardo Dato kalea 43

01005 Gasteiz (Araba)

Helbide elektronikoa: dpo@lafundacion.com

Izena: San Prudencio Advice, S.L.U.

IFZ: B01572817

Posta helbidea: Eduardo Dato kalea 43

01005 Gasteiz (Araba)

Helbide elektronikoa: dpo@lafundacion.com

Izena: Nordic Klinika, S.L.

IFZ: B01574078

Posta helbidea: Eduardo Dato kalea 43

01005 Gasteiz (Araba)

Helbide elektronikoa: dpo@nordicklinika.es

Beraz, pribatutasun politika honetan LA FUNDACIÓNi edo GRUPO LA FUNDACIÓNi egiten zaion aipamen oro Fundación Laboral San Prudenciori eta lehen aipatutako erakundeei buruzkoa dela ulertuko da.

Tratamenduari dagozkion printzipioak

Bertan egiten den datu pertsonalen tratamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko datu pertsonalen tratamenduari dagokienez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duen 2016/679 (EB) Erregelamenduak (aurrerantzean, DBEO) eskatzen dituen printzipioak errespetatzen dira:

  • Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: jasotzen ditugun datuak modu zilegian, leialean eta gardenean tratatzen dira, interesdunen aldez aurreko baimenarekin, beharrezkoa denean, edo, hala badagokio, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo, hark eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, edo, bestela, tratamendua beharrezkoa bada aplikatzekoa den betebehar legal bat betetzeko edo, beharrezkoa bada, arduradunaren edo hirugarren baten interes legitimoak asetzeko, baldin eta interes edo eskubide horien gainetik ez badaude interesdunaren oinarrizko interes edo eskubide eta askatasunak, zeinak datu pertsonalen babesa eskatzen baitute, bereziki interesduna haur bat denean.
  • Helburua mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?” atalean adierazitako helburuetarako erabiltzen dira.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa: printzipio horren arabera, erabiltzaileengandik biltzen ditugun datu pertsonal bakarrak kontratu harremanak kudeatzeko, erabiltzaileek egiten dizkiguten kontsultei eta/edo eskaerei erantzuteko behar-beharrezkoak direnak dira.
  • Zehaztasun-printzipioa: biltzen ditugun datu pertsonalak zehatz mantenduko dira, eta, beharrezkoa bada, eguneratuta. Horretarako, datu pertsonalen bat aldatzen bada, erabiltzaileak horren berri eman beharko digu, dagokion eguneraketa egin ahal izateko.
  • Datuak gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?” atalean adierazitako epeetan gordeko dira.
  • Osotasun eta konfidentzialtasun printzipioa: printzipio hori errespetatzeko, datu pertsonalak horien segurtasun egokia bermatzeko moduan tratatuko dira, baimenik gabeko edo legez kontrako tratamenduaren aurkako babesa barne, baita datu horien galeraren, suntsipenaren edo ustekabeko kaltearen aurkako babesa ere, eta, horretarako, neurri tekniko eta antolamendu neurri egokiak aplikatuko dira.

Datu pertsonalen zer kategoria tratatzen ditugu?

Webgune honetan hainbat formulario gaitu ditugu bakoitzari lotutako helburuetarako, eta horietako bakoitzak, kasu bakoitzean, lotutako helburuei erantzuteko behar diren datu pertsonalak jasotzen ditu.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 c) artikuluak datuak minimizatzeko ezartzen duen printzipioa betez, formulario horietako bakoitzean formularioaren helburua betetzeko behar diren gutxieneko datuak eskatzen ditugu. Nahitaezko datuak izartxo batez markatu ditugu eta, erabiltzaileak ematen ez baditu, ezin izango dugu helburua bete.

Webgune honen bidez ez ditugu tratatzen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak “datu kategoria berezi” gisa kalifikatzen dituen datuak (osasun datuak, datu biometrikoak, afiliazio sindikala, etab.), ezta kondena edo arau hauste penalei buruzko datu pertsonalak ere.

Bestalde, cookieen bidez, erabiltzaileek webguneaz egiten duten erabilerari, bisitatutako orrialdeei, jatorriari, kokapen geografikoari, IP helbideei, eta abarri buruzko informazioa jasotzen da. Nolanahi ere, informazio hori modu agregatuan bilduko da, hau da, erabiltzaileak identifikatu gabe. Gure Cookie politikan kontsulta dezakezu erabiltzen diren cookieei buruzko informazio osoa.

Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

LA FUNDACIÓNen tratatzen ditugun datu pertsonalak interesdunek beraiek edo haien legezko ordezkariek ematen dizkigute. Onuradunen datuei dagokienez, LA FUNDACIÓNen titularrak ematen ditu, eta, beraz, bere ardura izango da datu horiek egiazkoak izatea eta onuradunei LA FUNDACIÓNek datu pertsonalei ematen dien tratamenduaren berri ematea.

Webgune horren bitartez tratatzen ditugun datu pertsonalak gaitutako formulario eta inprimakien bitartez, gurekin harremanetan jartzeko posta elektronikoko helbidearen bitartez edo, hala badagokio, telefonoz bildu ditugu.

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Titularren, onuradunen eta kide diren enpresen datuak: titular eta/edo onuradun edo kide den enpresa gisa alta emateko eskabidea, etorkizuneko aldaketak eta kudeaketak egikaritzea, eta, horren arabera, Enpresaren Gizarte Erantzukizuna kudeatzeko eta aplikatzeko zerbitzuak ematea, enpresei eta langileei zerbitzuak eta laguntza emanez, besteak beste, honako eremu hauetan: gizarte prestazioak, gizarte eta laguntza zerbitzuak, gizarte eta lan zerbitzuak, hezkuntza eta kultura, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa, gizarte berrikuntza eta une bakoitzean erabakitzen direnak. Era berean, beren datu pertsonalak eta bankuko datuak erabiliko ditugu SEPA zordunketa zuzena helbideratzeko agindua kudeatzeko.

Kontratazio prozesuan zehar eta, hala badagokio, geroko eskaera edo aldaketetan, bere sinadura digitalizatua eskatzen dugu egiazkotasuna, osotasuna eta trazabilitatea bermatzeko, eta hari uko ez egiteko, bereziki erreklamazioak egiteko, baliatzeko edo defendatzeko beharrezkoa balitz.

Horrez gain, bere datu pertsonalak erabiliko ditugu, La Fundación eta Grupo La Fundación taldeko enpresetatik, titular edo onuradun gisa beren bizi-kalitate pertsonala eta lanekoa hobetzeko une bakoitzean eskaintzen ditugun zerbitzuei eta prestazioei buruzko informazioa edo publizitatea bidaltzeko.

Posta elektronikoz bidaltzen ditugun mezu komertzialak modu efizienteago, dinamikoago eta operatiboagoan kudeatzeko, baita hobeto kontrolatu ahal izateko, plataforma bat erabiltzen dugu. Hori erabiltzeak zerbitzu horren emaileak bidalketetan hartzaileen jardueraren jarraipena egiteko gailuak instalatzea dakar, mezuak irekitzen direla eta mezuetako estekak sakatzen direla kontrolatu ahal izateko eta, bildutako informazio horrekin, kanpainen jarraipen txostenak egin ahal izateko.

Hornitzaileen datuak: haien datu pertsonalak erabiltzen ditugu gure hornitzaileekiko kontratu harremana eta ematen dizkiguten zerbitzuak behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko.

Langileen datuak: bere datu pertsonalak erabiltzen ditugu gure langileekiko kontratu harremana behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, eta lan arloan, Gizarte Segurantza arloan eta Laneko Arriskuen Prebentzio arloan indarrean dagoen eta aplikagarria den araudia betetzeko.

Curriculum vitae-tako datuak: bere datu pertsonalak erabiltzen ditugu langileak hautatzeko egiten ditugun prozesuetan duten parte hartzea kudeatzeko.

Harremanetarako formularioaren bidez bildutako datuak: erabiltzaileek ematen dizkiguten datuak egiten dituzten kontsultak edo eskaerak kudeatzeko eta horiei erantzuteko erabiltzen dira.

Salaketa kanalaren bidez bildutako datuak: gure erakundearen baitan legezkotasunaren aurkako jokabideei edo ez-egiteei buruz jasotzen diren salaketak kudeatzeko eta izapidetzeko, eta hori guztia Arau hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legean ezarritako betebeharrak betez.

Sare sozialetako gure profiletako erabiltzaileen datuak: gure erabiltzaileekin elkarreragiteko, batez ere, sare sozialetan ditugun profiletan egiten ditugun argitalpenei egiten dizkieten iruzkinei eta modu pribatuan zuzenean bidaltzen dizkiguten mezuei erantzunez.

Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?

Titular, onuradun eta kide diren enpresen datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela harreman juridiko hori egikaritzeko. Oinarri juridiko horrek berak legitimatzen du, halaber, datuak Grupo Fundación taldeko enpresei, erantzukide diren heinean, eta finantza erakundeei jakinaraztea.

Zerbitzu batzuetan datu kategoria bereziak biltzen eta tratatzen ditugu, osasunari dagozkionak nagusiki. Kasu horretan, tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela honako helburu hauetarako: prebentzio edo lan arloko medikuntza, langilearen lanerako gaitasuna ebaluatzea, diagnostiko medikoa, laguntza edo tratamendu sanitarioa edo soziala ematea, edo osasun eta gizarte laguntzako sistemak eta zerbitzuak kudeatzea.

Kontratazio prozesuan zehar eta, hala badagokio, geroko eskaera edo aldaketetan, erabiltzen dugun sinadura digitalizatuari dagokionez, tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendua beharrezkoa dela egiazkotasuna, osotasuna eta trazabilitatea bermatzeko, eta hari uko ez egiteko, bereziki erreklamazioak egiteko, baliatzeko edo defendatzeko beharrezkoa balitz.

Halaber, datu pertsonalen tratamendu jakin batzuk egin behar ditugu, beharrezkoak baitira aplikatzekoak zaizkigun legezko betebeharrak betetzeko; besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea, horrekin bat datorren araudia eta La Fundaciónen estatutuak.

Era berean, erakunde publikoei datuak jakinarazteari dagokionez, tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela aplikatzekoak zaizkigun legezko betebeharrak betetzeko, hala nola, arlo horietan nahitaez bete behar diren legezko betebeharrei buruzko zerga araudia betetzeko.

Gure zerbitzuei eta prestazioei buruzko informazioa edo publizitatea bidaltzeari dagokionez, baita Grupo La Fundación taldeko enpresei datuak jakinarazteari dagokionez ere, tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela gure interes legitimoa betetzeko, titularrekin, onuradunekin eta kide diren enpresekin merkataritza eta informazio harremana mantentzeari dagokionez. Nolanahi ere, informazio hori jasotzeari uko egiteko aukera dute, eta hori edozein unetan egin ahal izango dute, eta, nolanahi ere, jasotzen duten mezu bakoitzean, baja emateko eta informazioa jasotzeari uzteko sistema erraz eta doakoa aurkituko dute.

Hornitzaileen datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela kontratua egikaritzeko.

Langileen datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela lan kontratua egikaritzeko.

Curriculum vitae-etako bildutako datuak: interesdunek ematen dizkiguten datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela, haiek eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.

Harremanetarako formularioaren bidez bildutako datuak: interesdunek ematen dizkiguten datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendua beharrezkoa dela gurekin harremanetan jartzen direnean sortzen den harreman juridikoa egikaritzeko, hau da, egiten dituzten kontsultei edo eskaerei erantzuteko.

Salaketa kanalaren bidez bildutako datuak: gure erakundearen baitan legezkotasunaren aurkako jokabideei edo ez-egiteei buruz jasotzen diren salaketak kudeatzeko eta izapidetzeko, eta hori guztia Arau hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legean ezarritako betebeharrak betez.

Dena den, jakinarazpena telefonoz, grabaziodun ahots mezularitzako sistema bidez edo grabaziodun aurrez aurreko bilera bidez egiten bada, hala eskatzen badu, tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa horretarako eman duen baimena da.

Jendaurrean ezagutzera ematearen ondorioz datu pertsonalak tratatuz gero, hori legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendua beharrezkoa dela interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen egikaritzan egindako eginkizun bat betetzeko (7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa, 11. artikulua).

Azkenik, funtsezko interes publikoko arrazoiengatik datu pertsonalen kategoria bereziak tratatuz gero, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 9.2 g) artikuluan aurreikusitakoaren arabera egin ahal izango da, Europar Batasuneko Zuzenbidean edo gure ordenamendu juridikoan oinarrituta.

Sare sozialetako gure profilen erabiltzaileen datuak: gure sare sozialetako jarraitzaileen eta erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa gure sare sozialetan jarraitzean emandako baimena da, baina edozein unetan erabaki dezake jarraitzeari uztea.

Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?

Pribatutasun politika honen hasieran adierazitakoaren arabera, titularren, onuradunen eta kide diren enpresen datu pertsonalak lehen aipatutako Grupo La Fundación taldeko enpresen artean jakinarazi ahal izango dira, tratamenduaren erantzukide diren aldetik.

Bezeroen, hornitzaileen eta langileen datu pertsonalak, hala badagokio, zerga administrazioari jakinaraziko zaizkio, lege eta zerga betebeharrak betetzeko, bai eta LA FUNDACIÓNek kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko darabilen finantza erakundeari edo erakundeei ere.

Beste kasu batzuetan, ez diegu hirugarrenei datu pertsonalen jakinarazpenik egiten, non eta ez den beharrezkoa dagokion kontratua egikaritzeko edo legezko betebeharrak betetzeko. Hori gertatzen da, adibidez, salaketa kanalean; kasu horretan, posible da berriemailearen datu pertsonalak eta Agintaritza judizialari, Fiskaltzari edo administrazio agintaritza eskudunari helarazitako informazioaren eraginpeko pertsonen datu pertsonalak jakinaraztea, ikerketa penal, diziplinario edo zehatzaile baten baitan.

Bestalde, jakinarazten dugu gai batzuetarako hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugula. Hirugarren horiek izaten dira tratamenduaren arduradunak, eta haiekin sinatu dugu datuen tratamenduari buruzko kontratua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28.3 artikuluak xedatutakoaren arabera.

Datuak hirugarren herrialdeetara transferitzea

Tratamenduaren arduradun gisa jarduten duten erakundeek eskainitako hainbat zerbitzu erabiltzen ditugu, baina, Europar Batasunetik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo egon arren, horiek erabiltzea dakarten datuen nazioarteko transferentziek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluan eta hurrengoetan eskatutako bermeak dituzte, bai egokitzapen erabaki batean oinarrituta daudelako, bai berme egokiak dituztelako (adibidez, ereduzko kontratu klausulak), inportatzaileak arau korporatibo lotesleak dituelako, edo, halakorik ez badago, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 49. artikuluan ezarritako salbuespen edo baldintzaren bat betetzen bada soilik egingo da.

Halaber, Google Analyticsen eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko beste hornitzaile batzuen cookie analitikoak erabiltzen ditugunez, horiek erabiltzeak berekin dakar datuen nazioarteko transferentziak egotea, eta horri buruzko informazioa gure Cookie politikan kontsulta daiteke.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Titularren, onuradunen eta kide diren enpresen datuak: datu pertsonalak gordeko ditugu titularraren, onuradunaren edo kide den enpresaren baja gertatu arte, hala badagokio, La Fundaciónen Estatutuetan jasotako edozein arrazoirengatik, eta, ondoren, legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epean.

Hala ere, Estatutuetan aurreikusitako arrazoiengatiko bajari buruz aipatutakoari kalterik egin gabe, ez da gauza bera titular batek kide den enpresa batean lan egiteari uzten dion kasua; izan ere, kasu horretan, bere datuak gordetzen baitira, ez dutelako antzinatasuna galtzen, La Fundaciónen titular gisa berriz sar daitekeelako (eta, beraz, haren onuradunak izaten jarraituko du) enpresa beraren edo beste baten bidez, eta beharrezkoa da haren antzinatasuna ezagutzea La Fundaciónek eskaintzen dituen laguntzak emateko. Gauza bera gertatzen da erretiro egoerara igarotzen diren pertsonekin, La Fundaciónen zerbitzuak eta prestazioak jasotzen jarraitzen baitute.

Informazio komertziala bidaltzeari dagokionez, identifikazio eta harremanetarako datu pertsonalak gorde egingo dira titular, onuradun edo kide den enpresa gisa jarraitzen den bitartean, harik eta informazio hori jasotzen jarraitzearen aurka dagoela edo informazio hori jasotzeari uko egiten zaiola adierazten den arte. Hori edozein unetan egin ahal izango da, eta, nolanahi ere, bidaltzen den mezu bakoitzean, baja emateko eta informazioa jasotzeari uzteko sistema erraz eta doakoa gaitu dugu.

Hornitzaileen eta langileen datuak: dagokion kontratu harremana indarrean dagoen bitartean gordeko dira datu pertsonalak eta, harreman hori amaitu ondoren, legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epean.

Curriculum vitae-etako datuak: curriculum vitae-ak eta, beraz, hautaketa prozesu bakoitzean bertan agertzen diren datu pertsonalak gordeko ditugu eta, interesdunek horretarako gaitutako laukitxoa markatuta baimena ematen badute, bi urtez gordeko ditugu, epe horretan antolatzen ditugun hautaketa prozesuetan beren hautagaitzak kontuan hartu ahal izateko; epe hori igaro ondoren, ezabatu egingo dira.

Harremanetarako formularioaren bidez bildutako datuak: erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalak egiten dizkiguten kontsultak edo eskaerak kudeatzen ditugun bitartean soilik gordeko dira, eta, ondoren, legezko betebeharrak betetzeko behar diren epeetan zehar soilik gordeko dira.

Salaketa kanalaren bidez bildutako datuak: Arau hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legeak eskatutako epeetan soilik gordeko ditugu datu pertsonalak informazio sisteman. Horri dagokionez, aipatu 2/2023 Legearen 32.4 artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 24.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazpena jaso eta hiru hilabete igaro ondoren ikerketa jarduerarik abian jarri ez bada, ezabatu egingo da, gordetzearen helburua sistemaren funtzionamenduaren ebidentzia uztea bada izan ezik; kasu horretan anonimizatuta mantenduko dira.

Sare sozialetako gure profilen erabiltzaileen datuak: jarraitzaileek jarraitzeari utzi arte gordeko ditugu datu pertsonalak dagokion sare sozialean.

Zein eskubide dituzu datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

  • Zure datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea: tratamenduaren zilegitasuna ezagutzeko eta egiaztatzeko, edozein unetan eskatu ahal izango diguzu LA FUNDACIÓN zure datu pertsonalak tratatzen ari den baieztatzeko, eta, hala bada, besteak beste, zein datu tratatzen ari garen, zein helbururekin, datuen jatorria, datuak zenbat denboraz gordetzea aurreikusten den eta, hala badagokio, hartzaileak edo hartzaileen kategoriak zein diren jakinaraziko dizugu.
  • Datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea: datu okerrak zuzentzeko edo osatugabeak osatzeko eska diezagukezu, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere. Kasu horretan, eskabidean zer daturi buruz ari zaren eta zer zuzenketa egin behar den adierazi behar duzu. Eskaerarekin batera, hala badagokio, tratamenduaren xede den datua oker egotearen edo osatugabea izatearen frogagiriak aurkeztu beharko dira.
  • Datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea (“ahaztua izateko eskubidea”): zure datu pertsonalak ezabatzeko eta tratatzeari uzteko eska diezagukezu, baldin eta jasotzearen xede izan ziren helburuetarako beharrezkoak ez badira edo bestela tratatzen badira, eta baimena kendu dezakezu, bidegabe tratatu badira edo lege betebehar bat betetzeko ezabatu behar badira.
  • Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: kasu honetan, LA FUNDACIÓNek zure datu pertsonalak gordeko ditu soilik erreklamazioak egiteko, baliatzeko edo horiek defendatzeko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko edo interes publikoko arrazoi garrantzitsuak daudelako.
  • Datu pertsonalen eramangarritasun eskubidea: zure datu pertsonalak entregatzeko eska diezagukezu, zuri edo zuk adierazitako beste arduradun bati, erabilera arrunteko eta mekanikoki irakurtzeko moduko formatu egituratu batean.
  • Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: LA FUNDACIÓNek zure datu pertsonalak tratatzeari utziko dio zuk adierazitako moduan, ezinbesteko legezko arrazoiengatik tratatzen jarraitu behar dugunean, edo erreklamazioak egin, baliatu edo horietatik defendatzeko denean izan ezik.

Datuak babesteko eskubideak nola baliatu: zure eskubideak baliatzeko, eskaera bat bidali behar diguzu idatziz LA FUNDACIÓNera (Eduardo Dato kalea 43 – 01005 PK, Gasteiz, Araba) edo mezu elektroniko bat bidaliz dpo@lafundacion.com helbidera.

LA FUNDACIÓNek eskaera guztiei erantzungo die, datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen epe eta baldintzetan.

Nola aurkeztu erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean: zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, edo datuak babesteko zure eskubideak baliatzean behar bezalako arretarik eman ez dizugula uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, egoitza elektronikoaren bidez edo helbide honetan: Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril.

Datuak babesteko eskubideei eta kontrol agintaritzaren aurreko erreklamazioei buruzko informazio gehiago hemen: www.aepd.es.

Segurtasuna

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan ezarritakoa betez, LA FUNDACIÓNek neurri tekniko eta antolamendu neurri egokiak hartu ditu arriskuaren araberako segurtasun maila bermatzeko.

Segurtasun mailaren egokitasuna ebaluatzeko, bereziki kontuan hartu dira datuen tratamenduak dituen arriskuak, zehazki emandako, gordetako edo beste modu batean tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzearen, galtzearen edo aldatzearen ondoriozkoak, edo datu horiek baimenik gabe jakinaraztearen edo eskuratzearen ondoriozkoak.

Sekretu eginbeharra

LA FUNDACIÓNek neurriak hartu ditu bere agintepean jarduten duen eta erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalak eskura ditzakeen edozein pertsonak enpresaren jarraibideen arabera soilik trata ditzakeela bermatzeko. Gainera, horiei buruzko sekretu profesionala gorde beharko du, iraupen mugagabean.

Horretarako, gure langileek konfidentzialtasun dokumentu bat sinatu dute, eta sekretu eginbeharra izango dute enpresarekin duten lan harremanarekin lotuta tratatzen dituzten informazio eta datu pertsonalei dagokienez.

Adingabeek webgunea erabiltzea

Erabiltzaileei eskatzen diegu adingabeek webgunea erabiltzeari buruzko politikak irakurtzeko; gure webgunean argitaratu ditugu, atal honetan: Lege oharra”.

Sare sozialak

Sare sozialetako profilak: LA FUNDACIÓNek profilak ditu gaur egun dauden sare sozial nagusietako batzuetan; hortaz, gure jarraitzaileen, egiten ditugun argitalpenetan agertzen diren pertsonen (adibidez, argazkiak) eta mezu pribatuak bidaltzen dizkiguten pertsonen datu pertsonalak tratatu ahal izango dira.

Datuen tratamenduak eta helburuak: LA FUNDACIÓNek gauzatuko dituen datuen tratamenduak sare sozial bakoitzaren politikek eta funtzionalitateek mugatzen eta baldintzatzen dituzte.

Erabiltzaile bat sare sozial batean gure jarraitzaile egiten denean, baimena ematen du bere datu pertsonalak dagokion sare sozialaren eremuan soilik erabil ditzagun, gure orrialdea edo profila kudeatzeko eta gure jarraitzaileekin bi noranzkoetan ditugun komunikazioak kudeatzeko, gaur-gaurkoz eta etorkizunean sare sozialak dituen txat, mezu edo bestelako komunikabideen bidez. Horrek berarekin dakar guk iruzkinean agertzen den erabiltzailearen profileko informazioa eskuratzea, adibidez eta beste batzuen artean, haren erabiltzaile izena, irudia (erabiltzaileak argazki bat jarri badu bere profilean) eta egin dituen iruzkinak.

Halaber, jakinarazi nahi dugu erabiltzaile bat gure jarraitzaile egiten denean, argitaratzen ditugun albisteak haren horman ere ager daitezkeela eta, gure profilean iruzkinak egiten baditu, gainerako jarraitzaileek eskuratu ahal izango dituztela, bai haren iruzkina, bai haren profileko izena, eta, hala badagokio, baita profilean duen argazkia ere. Nolanahi ere, erabiltzailearen erantzukizuna izango da sare soziala erabiltzeko duen modua.

Ez ditugu erabiliko erabiltzaileen datu pertsonalak aurreko paragrafoetan adierazitakoak ez diren beste helburu batzuetarako, ezta sare soziala ez den beste ingurune baten bidez informazioa bidaltzeko ere.

Ez ditugu erabiltzailearen datu pertsonalak sare sozialaren ingurunetik aterako, baldin eta interesdunak baimena ematen ez badigu edo egiten digun eskaeraren bati erantzuteko eskatzen ez badigu.

Tratamenduaren legitimazioa: gure jarraitzaileen datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa guri jarraitzean ematen diguten baimena da.

Datuen hartzaileak: gure jarraitzaileen datu pertsonalak ez dizkiegu hirugarrenei jakinaraziko, eta ez dugu horien nazioarteko transferentziak egingo, legezko betebeharren bat betetzeko beharrezkoa denean izan ezik. Nolanahi ere, jarraitzaileek gainerako jarraitzaileek gure sare sozialetan egiten dituzten iruzkin publikoak eta gure erantzunak ikusi ahal izango dituzte.

Datuak gordetzeko epea: sare sozialetako gure jarraitzaileen datu pertsonalak gordetzeko epeak sare sozial bakoitzaren politiken araberakoak dira, baina guk jarraitzeari uzten diguten arte soilik tratatuko ditugu.

Datuak babesteko eskubideak: datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko edo eramangarritasun eskubideei dagokienez, sare sozial bakoitzak horretarako ematen dituen aukeren arabera jardun dezakegu soilik. LA FUNDACIÓNek ahal dion laguntza guztia emango dio interesdunari aipatu eskubide horiek baliatu ahal izan ditzan.

Nolanahi ere, gure edozein jarraitzailek edozein unetan eman ahal izango du baja dagokion sare sozialeko gure orrian edo profilean, eta, une horretatik aurrera, ez dugu bere datu pertsonaletarako sarbiderik izango, sare sozialak erabiltzaileak gure horman aldez aurretik egin dituen iruzkinak gorde ahal izango baditu ere.

Dena den, erabiltzailearen erantzukizuna izango da sare soziala erabiltzeko duen modua, eta, beraz, LA FUNDACIÓNk ez du horri buruzko erantzukizunik hartzen bere gain.

Erabiltzaileei sare sozial bakoitzeko pribatutasun politika kontsultatzea gomendatzen diegu.

Cookieak

Cookieak tamaina txikiko testu-fitxategiak dira, zeinak webgune jakin batzuetako orrietan sartzen edo bisitatzen dituen nabigatzaile eta/edo gailuan gordetzen baitira, erabiltzaileak berriro konektatzean dituen lehentasunak ezagutu ahal izateko. Erabiltzailearen nabigatzaile eta/edo gailuan gordetako cookieek ezin dituzte nabigatzaile eta/edo gailuan dauden datuak irakurri, informazio pertsonalera sartu edo beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri.

Ikusi webgune honetan erabilitako cookieei buruzko informazioa “Cookien politika” atalean.

© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.