La Fundación San Prudencioren Lan Istripuagatiko Laguntza

Lan Istripuagatiko Laguntza La Fundación San Prudencio

Zertan datza Lan Istripuagatiko laguntzak?

Laguntza honen xedea lan istripua (in itinere lan istripuak izan ezik) izan duten titular guztiei ekonomikoki laguntzea da, non ospitalizazioa edo ezintasun totala edo absolutua izatera eragin dien.

Honetan datza:

  • 3.600€-tarainoko laguntza titularreko, lan istripuak utzitako ondorioen arabera:
    • Gutxienez 5 egun ospitalizatuta egotea, kantitata 600€/titularreko.
    • Ezintasun totalagatik, kantitatea 1.500€/titularreko.
    • Ezintasun absolutuagatik, kantitatea 3.000€/titularreko.
ayuda accidente laboral hospitalización  La Fundación San Prudencio

Lan Istripuagatiko laguntzaren baldintzak

  • Laguntza eska dezakete: La Istripua izan dutela justifika dezaketen titularrek ospitaleratze bat izan izana (gutxienez 5 egunekoa) edo erakunde eskudunek lanerako ezintasun osoa edo absolutua aitortu izana justifikatzen duten titularrak, betiere lan-istripu baten ondorioz izan bada (in itinere lan-istripuak alde batera utzita).
  • Prestazioa eskatu ahal izateko, titularrak La Fundaciónen alta egoeran egon behar du prestazioa eskatzeko garaian.

La Fundaciónen lan istripuagatik laguntza eskatzeko moduak:

Informazioa bitarteko hauetako edozein baliatuz eska daiteke:

  • Webguneko formularioaren bidez
  • info@lafundacion.com helbide elektronikoaren bidez.
  • Presentzialki, Gasteizko Dato kaleko 43an ditugun bulegoetan.

Zalantzarik izanez gero, deitu telefonoz bezeroen arretarako zenbakira: 945 222 900.

Lan Istripuagatiko laguntza aurkezteko epeak:

  • Presentzialki: Lan Istripuagatiko laguntza jasotzeko eskabidea presentzialki aurkezteko epea laguntzak ateratzen direnetik abenduaren 30era arte da, eta La Fundaciónek Gasteizko Dato kaleko 43an dituen bulegoetan aurkeztu beharko da.
  • Internet bidez: Lan Istripuagatiko laguntza jasotzeko eskabidea Internetez aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko da, eta webguneko formularioaren bidez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango da.
  • Prestazio hori kobratzeko eskubidea izateko, gertaera kausala, ospitaleratzea, prestazio hori indarrean dagoen urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatu behar da. Ezintasun deklarazioaren kasuan (osoa edo absolutua), epea urtebetekoa izango da, ezintasun deklarazioaren datatik aurrera (osoa edo absolutua).

Laguntzak onesteko datak:

Hilero onesten dira hilabete horretan eskatutako laguntzak.

Laguntza ordaintzea:

Prestazioa hurrengo hilaren 20an ordainduko da, abenduan eskatutako prestazioen kasuan izan ezik, horiek urtarrilaren 31n ordainduko baitira.

Ordainketa horiek titularraren kontuan sartu beharreko bankuko transferentzien bidez egingo dira.

Erreklamatzeko epea:

Ordainketa egin eta hurrengo 15 egunetan.

Dokumentazioa:

Prestazioen bidez garatutako jarduerak arautzen dituen prozedura orokorraren eduki osoa aplikatuko da.

  1. Eskabidea osorik beteta (La Fundaciónen webgunetik deskarga daiteke, edo bulegoetan bertan eskatu, laguntza aurkeztean).
  2. Zinpeko aitorpena, lan istripuaren egoera egiaztatzeko.
  3. Mutuaren txostena, lan istripua gerta denaren aitorpenarekin.
  4. Ospitalizazio kasuan: ospitalizazioaren justifikantea.
  5. Ezintasun egoera bada: Erakundearen ziurtagiria, non azaltzen den ezintasun maila.
  6. Ezintasuna aitortzen bada: ezintasuna lan-istripuagatik gertatu dela egiaztatzen duen txostena.

La Fundaciónek beretzat gordetzen du egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea.

 

Prestazioaren eskabidea (La Fundaciónen titularrei soilik zuzenduta daude laguntza hauek)

    Titularraren datuak

    Titularraren bankuko datuak, prestazioa kobratzeko

    Eskabideari erantsi behar zion dokumentazioa

    (*) La Fundaciónek beretzat gordetzen du egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea. Jakinarazten dizugu, zure aldetik kontrako adierazpenik jaso ezean, modu seguruan ezabatuko ditugula eskabide inprimakia eta harekin batera doan dokumentazioa, eskaera egiten denetik, 5 urteko epean.

    Erlazionatutako informazioa

    © Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.
    La Fundación San Prudencio
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.