La Fundación San Prudencioren Alarguntzagatiko laguntza

Seme-alabarik duen alargun gaztearentzako La Fundaciónen laguntza

Zertan datza Alarguntzagatiko laguntzak?

Alarguntzagatiko Complementaria laguntza La Fundación San Prudencioko titularren alargunentzat da, urte horretan hil bada baldin eta titularra ZUZENA bada (LaF enpresa bateko langile aktiboa bada) edo ZEHARKAKOA bada (65 urte arte zituela eta baja hartu dutela erretiroagatik, ezintasunagatik…) urte horretan.

Helburua familia unitatean babesgabetasuna saihestea da eta, nolabait, alargun geratzen den pertsonari laguntzea.

Alarguntzagatiko laguntzaren xedea

Prestazio honen helburua da jardunean egonda urte horretan hil diren 65 urterarteko edo 65 urte edo gehiago dituzten baina lanean dauden titularren alargunei ekonomikoki laguntzea da.

Honetan datza:

  • 1.500 euroko laguntza alargun bakoitzeko, heriotzaren egunean 18 urte edo gutxiagoko seme-alabarik EZ BADU bere ardurapean eta La Fundación-en onuradun gisa alta emanda badaude.
  • 3.000 euroko laguntza alargun bakoitzeko, heriotzaren egunean 18 urte edo gutxiagoko seme-alabak BADITU bere ardurapean, betiere La Fundacióneko onuradun gisa alta emanda badaude.
Alarguntzagatiko laguntza - La Fundación San Prudencio - Gasteiz

Alarguntzagatiko laguntzaren baldintzak

  • Laguntza eska dezakete: titular ZUZENAK edo ZEHARKAKOAK 65 urteraino duten titulararen alargunak, eta urte horretan hil direnak.
  • Prestazioa eskatu ahal izateko, alargunak La Fundacióneko titularra izan beharko du prestazioa eskatzeko unean.
  • 9 hilabeteko antzinatasuna, prestazio hau eskatzen den egunean.

La Fundaciónen alarguntzagatiko laguntza eskatzeko moduak:

Informazioa bitarteko hauetako edozein baliatuz eska daiteke:

  • Webguneko formularioaren bidez
  • info@lafundacion.com helbide elektronikoaren bidez.
  • Presentzialki, Gasteizko Dato kaleko 43an ditugun bulegoetan.

Zalantzarik izanez gero, deitu telefonoz bezeroen arretarako zenbakira: 945 222 900.

Alarguntzagatiko laguntzara aurkezteko epeak:

  • Presentzialki: Alarguntzagatiko laguntza jasotzeko eskabidea presentzialki aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 30ean amaituko da, eta La Fundaciónek Gasteizko Dato kaleko 43an dituen bulegoetan aurkeztu beharko da.
  • Internet bidez: Alarguntzagatiko laguntza jasotzeko eskabidea Internetez aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko da, eta webguneko formularioaren bidez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango da.
  • Prestazio hori kobratzeko eskubidea izateko, prestazioa indarrean dagoen urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatu behar du heriotzak.
  • Abenduan gertatutako heriotzen kasuan, eskaera egiteko epea hurrengo urteko martxoaren 31ra arte luzatuko da.

Laguntzak onesteko datak:

Hilero onesten dira hilabete horretan eskatutako laguntzak.

Laguntza ordaintzea:

Prestazioa hurrengo hilaren 20an ordainduko da, abenduan eskatutako prestazioen kasuan izan ezik, horiek urtarrilaren 31n ordainduko baitira.

Ordainketa horiek titularraren kontuan sartu beharreko bankuko transferentzien bidez egingo dira.

Erreklamatzeko epea:

Ordainketa egin eta hurrengo 15 egunetan.

Dokumentazioa:

Prestazioen bidez garatutako jarduerak arautzen dituen prozedura orokorraren eduki osoa aplikatuko da.

  1. Eskabidea osorik beteta (La Fundaciónen webgunetik deskarga daiteke, edo bulegoetan bertan eskatu, laguntza aurkeztean).
  2. Hildako titularra agertzen den familia-erroldaren ziurtagiria (titularra hil aurreko datarekin eskatu behar da).
  3. Heriotza-ziurtagiriaren fotokopia.

La Fundaciónek beretzat gordetzen du egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea.

 

Prestazioaren eskabidea (La Fundaciónen titularrei soilik zuzenduta daude laguntza hauek)

    Titularraren datuak

    Prestazioaren hartzaile izango den pertsonaren datuak (baldin eta onuradun batentzat eskatzen bada)

    Titularraren bankuko datuak, prestazioa kobratzeko

    Eskabideari erantsi behar zion dokumentazioa

    (*) La Fundaciónek beretzat gordetzen du egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea.
    Jakinarazten dizugu, zure aldetik kontrako adierazpenik jaso ezean, modu seguruan ezabatuko ditugula eskabide inprimakia eta harekin batera doan dokumentazioa, eskaera egiten denetik, 5 urteko epean.

    Erlazionatutako informazioa

    © Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.
    La Fundación San Prudencio
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.