EZKAINTZEN DITUGUN IZAPIDEAK
Sistemak eskatzen dituen izapide guztiak: komunikazioak ezarpenean, beharrezko dokumentazioaren kudeaketa eta indarrean dagoen legeriaren errekerimenduei egokitzea.
ZEIN IKASGAI DIRA HOBARIDUNAK?
Enpresak garatutako jarduerarekin zerikusia duen eta enpresako langileen lehiakortasuna eta produktibitatea areagotzen laguntzen duen edozein prestakuntza-ekintza (aurrez aurrekoa nahiz online). Horretarako, iraupen-baldintzak bete behar ditu, gutxienez 2 ordu, eta besteren konturako edozein langilerentzat.
Kreditua urtekoa da eta ezin da metatu. Urtarrilaren 1etik abenduren 31ra arte dago eskuragarri.
NORK ESKURA DITZAZKE HOBARI HORIEK?
Besteren konturako kontratua duen pertsonak eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean izena emanda dagoenak. Bestetik, hurrengo egoera hauetan dauden langileek jaso ditzakete:
- Aldizko finkoak, okupaziorik gabeko aldietan.
- Prestakuntza egiten dutenean langabezian daudenak.
- Enplegu-erregulazioaren eraginpean dauden pertsonak, baimendutako espediente bidez enplegu-etenaldian daudenean.
- Kontratua, haien enplegu-etenaldietan, aldi baterako eteteko neurrien eraginpean dauden pertsonek; arrazoi ekonomikoengatik, teknikoengatik, antolamenduzkoengatik edo ekoizpenekoengatik.
- Hobariak ez zaizkie autonomoei ez administrazio publikoetako langileei aplikatzen.