Erakundeetan adina kudeatzeri buruz La Fundación San Prudenciok antolatutako Kongresua

Enpresetan adina kudeatzeari buruzko Boom Erretiro Kongresua

Adi egon, Adinaren Kudeaketari buruzko hurrengo Kongresura doan joan ahal izateko, eta lehen mailako hizlari eta profesionalen hitzaldiak entzun ahal izateko!

Atal honetan formulario bat jarriko dugu “Adinaren Kudeaketa Erakundeetan” ekitaldiaren hurrengo ediziora joateko deialdia irekitzen denean.

La Fundación San Prudenciok Gasteizen antolatzen duen Adinaren Kudeaketari buruzko Kongresuaren helburua da biztanleriaren zahartzeari buruz hausnartzea, gaia aztertzea eta eztabaidatzea, lanaren kuspegitik; hau da, enpresa eta langileengan izango duen eragina aintzat hartuz, batez ere bi arlotan: laneko arriskuen prebentzioa eta talentuaren eta giza baliabideen belaunaldi anitzeko kudeaketa.

Hurrengo kongresuan eta laugarren urtez jarraian, batez ere, lanaren esparruari erreparatuko diogu; izan ere, La Fundación San Prudenciok ikusi baitu enpresek zahartzearen arazoari epe luzeko ikuspegiarekin heltzeko beharra dutela, egin beharreko ekintzak modu ordenatuan planifikatu ahal izateko eta langileak eta herritarrak, oro har, berandu baino lehen lan munduan izango dituzten arazoen inguruan sentsibilizatu ahal izateko.

Kongresua egin den urte hauetan, ekitaldi hau sendotu egin da, eta erreferente bat da langileen zahartzeari eta enpresetan adinaren kudeatzeari buruzko eztabaidan, osasunaren sustapenaren eta laneko arriskuen prebentzioaren ikuspuntutik.

La Fundación San Prudenciok antolatutako Adinaren Kudeaketa Kongresuaren aurreko edizioak:

Erakundeetan adina kudeatzea I. Kongresua

Erakundeetan adina kudeatzeari buruzko I. Kongresua

Erakundeetan adina kudeatzeari buruzko II. Kongresua

Erakundeetan adina kudeatzeari buruzko III. Kongresua

Erlazionatutako informazioa

Enpresetan adina kudeatzeari buruzko Boom Erretiro Kongresua
Enpresetan adina kudeatzeari buruzko Boom Erretiro Kongresua
servicios RSE para empresas de Álava de La Fundación San Prudencio
Enpresentzako Ekimen Arduratsua Sariak
© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.