Argazkiak, ilustrazioak, musika, pintura, poesia, antzerkia, bakarrizketak eta abar egiten dituzu, eta zure artea edo obrak ikusgai jarri nahi dituzu?
La Fundaciónen espazio bat ireki dugu Dato kaleko 43.ean ditugun bulegoetan, bertako talentuari laguntzeko.
Anfitrioi lanak egiten ditugu sortzen ari diren artistentzat. Gure filosofia artistei merezi duten espazioa ematea da, inolako kosturik gabe, beren lana ikusgai jarri ahal izan dezaten.
Gure gunea eskaintzen dizugu, zure burua dohainik ezagutzera emateko.
Deitu eta ez utzi pasatzen aukera paregabe hau!
Kosta egiten zaizu zure burua ezagutzera emateko guneak edo lekuak aurkitzea, edo kobratu egiten dizute horiek erabiltzeagatik?
Jarri gurekin harremanetan 945 222 900 telefonora deituz, info@lafundacion.com helbidera idatziz edo formulario hau betez.
Espacio Arteren inaugurazioa
Gure espazioa doan eskaintzen dugu bertako artistak ezagutzera emateko eta haien lana hedatzeko: ez ezazu aukera galdu!
Inaugurazioan, Iván Pascual kazetaria izan genuen zeremonia-maisu. Yolanda Berasategui La Fundaciónen presidentea aurkeztu zuen, zeinak espazioa inauguratu zuen, Jose Antonio Eguiara FotoGasteiz Elkarteko presidenteari hitza eman aurretik. Azken horrek “Vitorianos Fotografía Urbana” erakusketa azaldu zuen: erakusketak Gasteizko eta bertako jendearen 25 argazki ditu, gasteiztarren bizimodua, zereginak eta nahiak erakusten dituztenak. Argazkiak erakusketan ere ikus daitekeen liburu batean daude jasota.
Ondoren, Pedro González de Viñasprek Handicap musika taldea aurkeztu zuen, Arabako ikusmen urriko zenbait musikarik osatzen dutena.
Gainera, Kike Loyola umorista gasteiztarra gurekin izan zen, eta bere bakarrizketarekin barre eginarazi zigun; ondoren, Handicap musika taldeak pop-rockaren eta bluesaren arteko musikarekin girotu zuen gaua.
Ekitaldiko argazki bilduma ikusi nahi baduzu edo han egon bazinen eta zure burua argazkietan ikusi nahi baduzu, hemen ikus dezakezu: