Langileei beste lanpostu bat emateko zerbitzua, Arabako enpresentzat

Langileen lehen hautaketa zerbitzua, enpresentzat

Zerbitzu hau 2004az geroztik eskaintzen dugu, eta laneratze maila handia izateaz gain, oso kontuan hartu behar da parte hartzaileek egiten duten balorazio pertsonala; izan ere, beren bizitzako egoera zail honetan, elkartzeko eta laguntza jasotzeko leku bat aurkitzen baitute, erronka berriei aurre egiten ikasteko.

Beste lanpostu bat emateko zerbitzuaren helburua da jatorrizko enpresarekiko lan-loturarik gabeko egoera batean dauden langileei LANERATZEN laguntzea. Hona hemen egoera hori eragiten duten arrazoi batzuk:

  • Lanpostuen amortizazioa
  • Lanpostuen berregituraketak edo doikuntzak
  • Enpresa ixtea…

Pertsonei lana bilatzen laguntzen diegu.

Beste lanpostu bat emateko plana parte hartzaile bakoitzari emandako aholkularitza pertsonalizatuan oinarritzen da, lanbide orientazioa, enplegu bilaketa aktiboa, prestakuntza eta abar eginez.

Beste lanpostu bat emateko zerbitzuak enpresarentzat eta kaltetutako langileentzat dituen onurak

Langileei beste lanpostu bat emateko zerbitzuak enpresarekin egiten dituen ekintzak:

  • Enpresaren Zuzendaritzarekin, Batzordearekin eta, hala badagokio, langileekin harremanetan jartzea eta proiektuaren berri ematea: irismena, helburuak, prozesua eta metodologia.
  • Plangintza, antolaketa, jarraipena eta hobekuntzak.
  • Enpresari bilakaerari buruzko txostenak aurkeztea, hiru hilean behin eta proiektua amaitzen denean.

Beste lanpostu bat emateko zerbitzua jasotzen duen pertsonarekin egiten ditugun ekintzak:

  • Hasierako elkarrizketa eta helburuak zehaztea
  • Aldaketarako orientatzea eta proiektu profesionala zehaztea.
  • Aholkularitza, entrenamendua eta trebakuntza enplegua bilatzeko eta gizarte gaitasunak garatzeko tekniketan.
  • Enpresen eta enplegu aukeren prospekzioa.
  • Baliabideak langilearen eskura jartzea.
  • Lanpostu berrian sartzeko jarraipena eta laguntza.

Enpresarentzat dakartzan onurak

  • Langileekiko gizarte erantzukizuneko ekintza.
  • Baldintzak hobetzea, plan sozial baten bidez.
  • Kaleratzeen inpaktu soziala murriztea.
  • Enpresaren irudia hobetzea.

Langileentzat dakartzan onurak

  • Enplegu berri bat bilatzeko ematen duten denbora murriztea.
  • Kontratuaren amaieraren eragin traumatikoa minimizatzea.

Jar zaitez gurekin harremanetan beste lanpostu bat emateko zerbitzu pertsonalizatua eskaini ahal izan diezazugun

    Erlazionatutako informazioa

    Langileen hautaketa zerbitzua, enpresentzat
    servicios RSE para empresas de Álava de La Fundación San Prudencio
    servicios de compliance Vitoria de La Fundación San Prudencio para implantación compliance en la empresa
    La Fundacion San Prudencio consultora de responsabilidad social empresarial en Vitoria y Alava
    © Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.
    La Fundación San Prudencio
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.