Arabako enpresetako zuzendari nagusiek Araban enplegua eta aberastasuna sortzeko duten zereginari buruz eztabaidatu zuten La Fundación San Prudencioren XVIII. Empresa topaketan

Encuentro Empresa evento en Vitoria de La Fundación

XVIII. Empresa topaketan egon ziren hitzaldiak

Arabako enpresa nagusietako ehun enpresaburu, zuzendari eta gizarte eragile baino gehiago bildu ziren 2016ko ekainaren 16an, La Fundación San Prudencioren XVIII. Empresa Topaketan (Jardines de Uleta hotelean). Eztabaida Ekimen Arduratsua sari banaketarekin amaitu zen, horiek izani EGE (Enpresaren Gizarte Erantzukizuna) arloan Espainian ematen diren sari nagusiak. Ekitaldiari hasiera eman zion hitzaldia Alain Casanovasena izan zen, Complianceari buruzkoa. Araudia betetzen dela bermatzeko eta enpresak, langileen egitez edo ez-egitez, egindako delituengatik egon daitezkeen inputazio penaletatik babesteko tresna deskribatu zuen. La Fundaciónek topaketa baliatu zuen Compliance zerbitzuaren abiarazpena aurkezteko. Zerbitzu horretan, arloan eskarmentu handia duen erakundea dugu, prebentzioaren, ingurumenaren eta EGEren arloko kudeaketa sistema ugari ezarri dituena.

Hitzaldiaren ondoren, eztabaida interesgarria egon zen enpresek, gure lurraldean enplegua eta aberastasuna sortzen duten aldetik, gaur egun duten zereginari buruz, eta bertan zuzendari oso garrantzitsuek parte hartu zuten, besteak beste, Antón Praderak, CIE Automotiveren presidenteak; Amadeo Álvarezek, Michelin Gasteizen zuzendari nagusiak, eta Emilio Titosek, Mercedes-Benz Gasteizen zuzendari nagusiak.

Estíbaliz Ruiz de Azuak, EITBko albistegietako aurkezleak, bideratu zuen ekitaldi horren barruan, XVII. Ekimen Arduratsua Sariak banatu zituzten, Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiaren eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen eskutik.

Eztabaidaren eta hamaiketakoaren ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak bideratu zuen irabazleei La Fundación San Prudencioren EKIMEN ARDURATSUA SARIAK banatzeko ekitaldia. Sariak Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eman zituzten.

Ekimen Arduratsua Fundación San Prudencio Sari banaketa

2016ko saridunak:

ENPRESAREN EKIMEN ARDURATSUA

A) 1-50 langile bitarteko enpresentzat (5.000 €)

Enpresa irabazlea: Mizar Additive Manufacturing

Enpresa finalistak: A&B Laboratorios de Biotecnología eta Jardines de Uleta Suites Hotela

B) 50 langile baino gehiagoko enpresentzat (5.000 €)

Enpresa irabazlea: Pernod Ricard Bodegas

Enpresa finalistak: Eroski, S.Coop. eta Fundación Diocesanas Jesús Obrero-Egibide

EKIMEN SOZIALKI ARDURATSUA

EGEn ekimen aipagarriak egin dituzten pertsona edo erakundeentzat

Enpresa irabazlea: CIE Automotive

LANEKO EKIMEN ARDURATSUA

La Fundacióneko kide diren langileentzat (2.500 €) Irabazlea: José Manuel Sáenz de Arzamendi, Tuboplast Hipania, S.A. enpresako langilea

Finalista: Ampa Miguel Bengoa-Egibide Arriaga

Erlazionatutako informazioa

Enpresetan adina kudeatzeari buruzko Boom Erretiro Kongresua
Enpresetan adina kudeatzeari buruzko Boom Erretiro Kongresua
Enpresentzako Ekimen Arduratsua Sariak
servicios RSE para empresas de Álava de La Fundación San Prudencio
© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.
La Fundación San Prudencio
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.