NOR GARA LA FUNDACIÓN LABORAL SAN PRUDENCION

La Fundación Laboral San Prudencio Arabako enpresetan Enpresaren Gizarte Erantzukizuna (EGE) garatzen jarduten duen irabazi asmorik gabeko erakunde aurrendaria da

La Fundación San Prudencio

50 urte baino gehiagotan egin dugun ibilbidean, enpresa eta langileen arteko topagunea izateko nahia izan dugu, guztiontzako ona dena bilatzeko. Gure helburua langileen zein haien familien bizitza pertsonalaren eta profesionalaren kalitatea hobetzea da, horretarako enpresei EGEren arloko zerbitzuak eskainiz.

Horrela, Arabako erakundeek zuzentasunez eta erantzukizunez jarduten dute, garapen ekonomikoari lagunduz eta haien lehiakortasuna hobetuz. 400 enpresa inguru eta 26.000 langile inguru biltzen ditugu; haien familiekin batera, Araban, 65.000 pertsona inguru dira La Fundaciónen aurrera eramaten ditugun zerbitzu eta jarduerei onura ateratzen dietenak.

La Fundacióneko titularrek eta familiek hainbat egoeratan beren beharrak asetzen dituzten zerbitzuak eta jarduerak eskura ditzakete, bai eta enpresek hainbat zerbitzu jaso ere

LA FUNDACIÓN SAN PRUDENCIOREN XEDEA ETA BALIOAK

Misioa

La Fundación Laboral San Prudencioren misioa bi ardatz osagarriren inguruan egituratzen da:

  • Enpresen gizarte-erantzukizun enpresariala bideratzea, langileen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Enpresei jasangarritasuna, ongizatea eta lan-osasuna hobetzen laguntzea, gure ingurunearen garapen soziolaboralean lagunduz

Balioak

  • Konfiantza
  • Sinesgarritasuna
  • Aitzindaritza
  • Gardentasuna

La Fundación Laboral San Prudencioren organigrama

Patronatua

Patronatuko presidentea

Dª Yolanda Berasategui Epelde
Pferd-Rüggeberg, S.A.

Patronatuko kide ekonomikoak

D. José Mª Iñiguez Paño (presidenteordea)
Orona, S. Coop.

D. Alberto Anitua Carrera
Betico Compressors, S.A.U.

D. Iñaki Ochoa de Aspuru
Compañía de Bebidas Pepsico, S.L.

Patronatuko kide sozialak

D. Jesús Ignacio Fernández Caramés (Idazkaria) Michelin España Portugal, S.A.

Dª Mª Lourdes Montoya Sz. de Cortazar Betico Compressors, S.A.U.

D. Iñaki Vinagret Abajo Talleres Mecánicos Legutiano, S.A.

D. David Rodríguez
Sidenor Bright Steels, S.L.U.

Kudeatzailetza

Zuzendari kudeatzailea

Dª Esther Unceta-Barrenechea

Informazio korporatiboa

Estatutuak

La Fundación Laboral San Prudencio estatutu hauek 9/2016 legeak eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek arautzen du. Webgune honetan kontsulta ditzakezu.

Euskadin COMPLIANCE PENALAren ziurtagiria duen lehen fundazioa

La Fundación San Prudencio izan da UNE 19601:2017 arauan ziurtagiria lortu duen Euskadiko lehen fundazioa. Arau horrek akreditatu egiten du Compliance penalerako kudeaketa sistema bat ezartzen dela, bere baitan delituak egitea prebenitzeko eta arrisku penala murrizteko, etikaren eta betetzearen kultura bultzatuz. Gure Compliance zerbitzuari buruzko informazio gehiago.

La Fundación-ek Laneko Segurtasun eta Osasunaeko 45001 ziurtagiria lortu du logra la certificación 45001 de Seguridad y Salud en el Trabajo

La Fundación, ISO 45001:2018 SSTa kudeatzeko sistema bat ezartzearen helburua lantoki seguruak eta osasungarriak eskaintzea izan da, lanarekin lotutako lesioak eta osasun-narriadura prebenitzea, eta LSO horren jarduna etengabe hobetuz. Horrela, La Fundación-ek Enpresaren Erantzukizun Sozialaren helburua betetzen du, eta lan-arriskuen prebentzioaren arloko erakunde aurreratuenekin lerrokatzen da.

Etika eta jokabide kodea

Gure Compliance zerbitzuaren barruan eta Euskadin compliance penalaren ziurtagiria duen lehen fundazio gisa lortutako ziurtagiriaren barruan, garrantzitsua zen balio korporatiboetan oinarritutako Etika eta Jokabide Kodea egiteko lan egitea. Dokumentu honetan, La Fundacióneko Taldea osatzen dugun pertsona guztiok gure egiten ditugun eta nahitaez bete behar ditugun jokaera ildoak jasotzen dira.

Politika bateratua

La Fundación Laboral San Prudencioren Patronatuak eta Kudeatzailetzak konpromisoa hartu dute, Arabako pertsona eta enpresa guztiekin duten konpromisoaren eta haien iraunkortasunaren parte gisa, dokumentu honetan zehazten diren politikekiko.

2024 urteko kontuak

Gure gardentasun politikaren barruan, patronatuak onetsi eta La Fundacióneko Administrazio Batzarrari aurkeztutako txosten ekonomikoa argitaratzen dugu, urteko ekitaldi itxiari dagokiona. Erakundeak urtero kanpoko aholkularitza enpresa bat hartzen du La Fundación Laboral San Prudencioren urteko kontuak ikuskatzeko, ondarearen eta egoera finantzarioaren irudi zehatza emateko.

© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.