Lanak eragindako bizkarreko mina

rehabilitación dolor de espalda Nordic Klinika

Objektu astunak altxatzeak, mugimendu errepikakorrak egiteak eta egun osoan eserita egoteak eragin negatiboa izan dezake bizkarrean eta, ondorioz, langile guztien bizi kalitatean. Lan fundazio gisa, gure helburua da langileari bizi kalitate hobea ematea eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko irtenbideak ematea. Nordic Klinikak erantzuna ematen dio lanak eragindako arazoak murrizteko beharrari, bizkarreko, zerbikaletako, sorbaldetako, aldaketako edo belaunetako mina duten eta laneko bizitzan ez ezik, bizitza pertsonalean ere eragina jasaten duten langile guztientzat.

Mina al duzu bizkarrean, sorbaldetan, zerbikaletan, aldaketan edo belaunetan?

LSOINen (Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizaterako Institutu Nazionalaren) arabera, bizkarreko mina gizartearen arazo ohikoenen artean dago. Biztanleriaren % 78k bizkarreko mina du eta izango du bizitzako uneren batean. 2019an, inkesta bat egin genuen gure titular guztien artean, haien osasun eta ongizate egoera ezagutzeko, eta horren inguruan dituzuen kezka eta premiak ezagutzeko. Hona hemen emaitzak:

  • % 53k uste zuen bere lanpostuak eragina duela bere osasunean eta ongizatean, eta ondorioz, artikulazioetan arazoak edo mina dituztela (arazo muskuloeskeletikoak).
  • % 51,5ek adierazi zuen bere lanak osasunean eragina izateko arrazoiak mugimendu errepikakorrak, txandakakoak, jarrera behartuak eta jarrera berean denbora luzez egotea direla.

Horregatik, eta laneko osasunari lotutako gero eta arazo handiagoa dagoenez, La Fundaciónen Nordic Klinicaren bidez zerbitzua eskaintzen dugu, laneko ingurunean langileen osasuna sustatzera bideratuta, eta arreta berezia jarriz nahasmendu muskuloeskeletikoen tratamenduan eta prebentzioan.

R.P.S 114/24

Nordic Klinikari buruz

Zerbitzu hori herritar guztiei eta Arabako enpresei ematen diegu La Fundación San Prudencioren instalazioetan, Dato kaleko 43. zenbakian. La Fundación Laboral San Prudencioren eta Athlon S.Coop. enpresaren baterako ekimena da, langileen artean gero eta handiagoa den arazo horri, hots, nahasmendu muskuloeskeletikoei, erantzuna emateko.

Bizkarreko minaren eta gainerako artikulazioen errehabilitaziorako metodo berritzailea Gasteizen

Bizkarreko mina tratatzeko erabiltzen dugun Finlandiako metodologia aitzindaria, esklusiboa eta guztiz berritzailea da. Hasierako diagnostiko muskuloeskeletikoa egitean eta, ondoren, banan-banako tratamendua egitean datza, David Health Solutions-en 12 makinaz osatutako zirkuitu batean egiten diren saioen bidez. Makina horiek kontu handiz mugatutako mugimenduak eta pisu kontrolatuak dituzte, eta saio gutxitan hobetzen dituzte artikulazioen mugikortasuna, indarra eta erresistentzia.

Zertan dautza Nordic Klinikako metodoak eta tratamenduak?

Finlandiako teknologian,

teknologian oinarrituta, metodo eskandinaviar hau mugigarritasuna eta indarra baloratzeko probak barne hartzen dituen hasierako diagnostiko muskuloeskeletiko batean datza; ondoren, zirkuitu batean gailu edo makina espezifiko batzuekin egindako saioen bidez, banakako tratamenduko programak garatzen dira, kontu handiz mugatutako mugimenduekin eta pisu kontrolatuekin, oso saio gutxitan mugikortasuna, indarra eta erresistentzia hobetuz. Horrela, bizkarreko eta goiko eta beheko gorputz adarretako muskulatura selektiboki suspertzen da. Programak, gainera, software aurreratu baten laguntza du, tratamendua digitalizatzeko eta datu objektiboak lortzeko aukera ematen duena, denbora errealean izan duen bilakaera ikusteko. Bereziki egokia da bizkarreko, sorbaldetako, zerbikaletako, aldaketako edo belaunetako mina duten pertsona guztientzat (La Fundaciónekoak izan edo ez), bai eta artikulazio arazoak prebenitu nahi dituztenentzat ere.

La Fundaciónek Nordic Klinikaren bidez ematen duen zerbitzu berri eta esklusiboari esker, langileek honako onura hauek izango dituzte

  • Artikulazioetako min kronikoa edo errepikakorra murriztea (min muskuloeskeletikoak). 10 pazientetik 9k hobetzea lortzen dute.
  • Kaltetutako artikulazioetan muskulatura eta mugikortasuna hobetzea (bizkarra, zerbikalak, belaunak, etab.). Batez beste, indarra % 25 handitzen da eta mugikortasuna % 8.
  • Bizi kalitatea, oro har, eta sasoia hobetzea, eta mina murriztea.
  • 40 herrialde baino gehiagotan dagoen eta 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen metodo eskandinaviar berri bat, benetan funtzionatzen duena, non aurrerapenak eta hobekuntzaren emaitzak zientifikoki ikusi eta neurtzen diren. Frogatutako arrakasta tasa % 91koa da.
Nordic Klinika en Dato 43 con tecnología nórdica para aliviar dolores musculoesqueléticos

Bezeroek Nordic Klinikarekin bizkarrean dituzten gaitzen edo bestelako artikulazioen hobekuntzari buruz dituzten iritziak

“HOBERA EGIN DUT, ASKOZ HOBETO NAGOELAKO” “Hanketan min handia nuelako eta giharrak handituta nituelako joan nintzen medikuarenera, eta ondo jarri behar nituela esan zidan, eta horregatik etorri naiz Nordic Klinikara. Hobera egin dut, izan ere, indartuz joan naizela antzeman dut, pisua handitu didatelako eta makinak aldatuz joan naizelako, gero eta hobeto nengoen arte.”

Mejorando salud en Nordic Klinika

“NIRI MINAK KENDU EGIN ZAIZKIT” “Baziren bi hilabete eskuineko sorbaldan kontraktura bat izan nuela. Fisioterapeutaz fisioterapeuta ibili nintzen eta ez zidaten arazoa konpontzen: izugarrizko oinazea nuen. Orain, niri, minak kendu egin zaizkit. Nirearen antzeko lesio edo arazoren bat dutela esaten didatenei zera esaten diet: deitu berehala Nordic Klinikara, gauza benetan miragarria da eta, benetan!”

Usuario en Nordic Klinika

“TRATAMENDUA PERTSONALA DA ETA HOBERA EGITEN DUZULA IKUSTEN DUZU” “Buruko minekin nentorren eta orain askoz gutxiago ditut, eta zerbikaletako eta bizkarreko minak kendu zaizkit. Klinikara etorri nintzen, probatzera, hobera egin ote nezakeen ikustera. Bai programa eta bai jarraipena pertsonalizatuak dira, eta hobera egiten duzula ikusten duzu, antzeman egiten da”

usuaria en Nordic KliniKa

Tratamendu eta metologia nordiko hori oso eraginkorra izan da, eta honako emaitza hauek lortu ditu:

% 91ko ARRAKASTA TASA

10 pazientetik 9k minimora iristen dira ODI (Oswestry Dissability Index) kategorian. Paziente horiek, gaur egun, bizitza aktiboa eta minik gabea bizi dute.

% 25 INDAR GEHIAGO
% 8 MUGIKORTASUN GEHIAGO

Gure pazienteen batez besteko hobekuntza % 25ekoa da bizkarrezurreko muskulaturaren indarrean, eta % 8koa bizkarrezurraren mugikortasunean.

10etik 6 VAS PUNTU GUTXIAGO

Gure pazienteek, batez beste, 6 puntu murriztu dute mina V.A.S. (minaren intentsitatea neurtzeko aukera ematen duen Eskala Bisual Analogikoa) eskalan tratamendua amaitu ondoren.

Horiek dira Nordic Klinikan eta metodo bera duten beste klinika batzuetan erabiltzen den tratamenduaren emaitzak

Nordic Klinica

90%

Pazienteen % 90ek bizkarreko min gutxiago duela nabaritu du

Nordic Google

Indarra % 50 handitzea

50%

Nordic Klinica

20%

Mugikortasuna % 20 handitzea

Tratamenduak honako hauek hartzen ditu barne: hasierako diagnostikoa, gure fisioterapeutek gidatutako 16 saio David Health Solutions metodo esklusiboaren makinetan eta tratamenduaren emaitzak jasotzen dituen txosten pertsonalizatua (guztira 18 saio).

La Fundaciónekoak izateagatik, titularrek Nordic Klinikan tratamendua egin dezakezue.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan 945 222 900 telefonoan edo jo www.nordicklinika.es webgunera.

Erlazionatutako atalak

© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.
La Fundación San Prudencio
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.