La Fundación San Prudencioko enpresentzako eta erakundeentzako zerbitzuak, Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren (EGE) arloan

Empleo

LA FUNDACIÓN SAN PRUDENCIOk ASOCIACIÓN DE SERVICIOS SOCIO-LABORALES SAN PRUDENCIO (ASSLSP) sortu du, enpresei Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren kontzeptua beren kudeaketan txertatzen laguntzeko.

Elkartearen barruan, San Prudencio Prebentzio Zerbitzu Mankomunatua (PZM) dago. Zerbitzu horren helburua erakundeei laguntzea da, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria bete dezaten.

Nordic Klinika

Nordic Klinikarekin zure enpresako absentismoa % 70 murrizten da eta langileen laneko osasuna hobetzen da.

Bizkarreko, sorbaldetako, aldakako, belaunetako eta zerbikaletako min kronikoa edo behin eta berriz agertzen den mina prebenitzeko eta tratatzeko irtenbide frogatuak eskaintzen ditugu.

PsicoLanekin absentismoa zure enpresan murrizten da eta zure langileen osasun emozionala hobetzen da.

Lanean zein arlo pertsonalean sortutako baina lanean eragina duten osasun emozionaleko arazoei erantzuna ematen diegu: estresa, antsietatea, insomnioa, depresioa, bizi-krisiak, dolua, etab.

SOS EmozioLan

Lehen laguntza emozionalak: ezinbestekoak enpresentzat.

Erakundeko krisi emozionalei berehala, eraginkortasunez eta gizatasunez heltzea.

Psikohezkuntza

Estresaren eta emozioen kudeaketari buruzko prestakuntza presentziala langileentzat

Medio ambiente
  • Legea betetzen laguntzea
  • ISO 14001, EMAS,…
  • Segurtasun kontseilaria

Adituak enpresei aholkularitza eta laguntza ematen, aplika daitezkeen lege-betekizunak betetzen eta ingurumena, kalitatea eta laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak ezartzen (EMAS, ISO 14001, ISO 9001, ISO 45001…)

Alquiler de salas

Batzar aretoa, prestakuntza aretoa, auditoriuma, biodekonferentzietarako aretoa eta abar. Aretoak eta ikasgelak eskaintzen ditugu Dato kaleko 43.ean.

Prestakuntza ikastaroak, hitzaldiak edo mintegiak egiteko, elkarrizketak eta hautaketa prozesuak egiteko, enpresako bilerak eta batzarrak egiteko, bideokonferentziak egiteko edo edozein motatako ekitaldiak egiteko aretoak eta guneak eskaintzen ditugu.

Compliance
  • Erakundeetan delituak prebenitzea
  • UNE 19601, ISO 37001,…
  • Salaketa kanala kudeatzea

Kudeaketa eredu bat diseinatzea eta ezartzea, enpresetan delituak prebenitzeko eta konpainiaren, zuzendarien eta administratzaileen erantzukizuna saihesteko (UNE 19601, ISO 37001, Salaketa kanalaren kudeaketa).

Igualdad

Zure enpresaren Berdintasun Plana egiten dugu: egoeraren analisia eta diagnostikoa.

Aholkularitza zerbitzua, enpresan Berdintasun plan bat ezartzeko eta 6/2019 Errege Lege Dekretua betetzeko, 50 langiletik gorako enpresentzat.

Empleo
  • Langileen hautaketa: La Fundaciónek denbora aurrezten dio enpresari eta hutsik dauden lanpostuak betetzeko hautagairik egokienak lortzen ditu. Zure ordez bilatuko dugu.
  • Beste lanpostu bat ematea: Zerbitzu honen helburua da enpresa batekiko laneko lotura (kontratua amaitzeagatik, EEE batengatik edo edozein motatako berregituraketengatik) galdu duten pertsonei laneratzen laguntzea. Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren adibide on bat da.
Central de compras La Fundación

Erosketa-zentrala

Erosketa-prozesuak optimizatzea eta kostuak murriztea. La Fundaciónek, ATEGIren bidez, honako hauek eskaintzen ditu:

  • Erosketetan espezializatutako aholkularitza
  • Erosketa-zentrala
  • Erosketa zerbitzuak

La Fundación San Prudencioko kide izateak enpresarentzat dakartzan abantailak:

  • Produktibitatea hobetzea: inplikatuta dauden langileek gehiago eta hobeto egiten dute lan beren lanpostuetan, eta horrek negozioan eragiten du.
  • Bezeroak enpresarekiko aintzatespen eta leialtasun handiagoa izatea, egiten duen lanagatik: bezeroek miretsi egiten dituzte langileak hobeto baloratzen eta tratatzen dituzten enpresak, ingurumenaz arduratzen direnak, langileen bizi kalitatea hobetzeko inbertitzen dutenak eta abar.
  • Talentua erakartzeko gaitasuna handitzea: langileek haietaz arduratzen diren enpresetan lan egin nahi dute, bai eta langileen bizi kalitatea hobetu nahi dutenetan ere.
  • Enpresako kide izatearen sena eta langileen motibazioa handitzea
  • Aurreztea, sortzen diren onuren balioa dela eta
  • Langileen lan-osasuna hobetzea: osasun fisikoa eta emozionala
  • La Fundacióni egindako ekarpenen gaineko zerga-arinketa enpresarentzat
  • Enpresaren eta markaren irudia hobetzea: EGE egiteak enpresari balioa eransten dio
  • Lehiako beste enpresa batzuen aurrean bereiztea: EGE aplikatzen duen enpresa bereizi egiten da EGE aplikatzen ez duten gainerako enpresa guztien aldean
  • Engagementa eta enpresako kide izatearen sena areagotzea
  • Enpresak merkatuan duen izen ona hobetzea: gizartearekiko erantzulea den enpresa
  • Enpresa ez da kezkatzen bere negozioarekin zerikusirik ez duten jarduerez
  • Aurreztea, sortzen dituen onuren balioa dela eta

Gurekin bilera bat egin nahi baduz abantailak edo aipatutako zerbitzu horiek guztiak zertan dautzan azaltzeko, bidal iezaguzu formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Jarri gurekin harremanetan eta zure kontsulta arlo bakoitzeko adituei helaraziko diegu, aholkatzeko eta nola lagun zaitzakegun azaltzeko.

    PRIBATUTASUN POLITIKA
    Arduraduna: FUNDACIÓN LABORAL SAN PRUDENCIO.
    Xedea: Enpresaren Gizarte Erantzukizuna kudeatzeko eta aplikatzeko zerbitzuak ematea, enpresei eta langileei zerbitzuak eta laguntza emanez, besteak beste honako arlo hauetan: gizarte-prestazioak, gizarte- eta laguntza-zerbitzuak, gizarte- eta lan-zerbitzuak, hezkuntza eta kultura, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa, gizarte-berrikuntza eta une bakoitzean eskaintzen direnak. Horri dagokionez, jakinarazten dizugu jarraian adierazten diren La Fundaciónen edo taldeko enpresen sektore espezifiko eta jarduera sektore zehatzen informazio edo publizitatea jaso ahal izango duzula: eskaintzen dituzten zerbitzu eta prestazioei buruzko guztiak, bai eta une bakoitzean egokitzat jotzen direnak ere, norberaren bizi kalitatea eta lanekoa hobetzeko helburuarekin.

    Legitimazioa: Parte zaren erlazio juridikoaren exekuzioa.

    Hartzaileak: Fundación taldeko enpresak eta legez horren beharra duten erakunde ofizialak.

    Eskubideak: Informazio gehigarrian adierazitako datuak eta beste eskubide batzuk eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu email bat dpo@lafundacion.com helbidera bidaliz.

    Informazio gehigarria:Lege Oharra eta Pribatutasun politika

    La Fundación San Prudencioko kide izatea:

    empresas de Álava de La Fundación San Prudencio

    La Fundación San Prudencioko kide izateak esan nahi du Enpresaren Gizarte Erantzukizuna (EGE) elementu bereizle gisa erabiltzen dela, bai eta enpresaren produktibitatea hobetzeko elementu gisa ere.

    Hainbat azterlanek erakusten dutenez, Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko (EGE) politiketan aurrera egiten duten enpresek produktibitate handiagoa lortzen dute eta horrek, azkenean, eragina du, bai emaitza ekonomikoetan, bai gizartearen hobekuntzan.

    Enpresak, La Fundacióneko kide izanda, enpresan aplikatutako ereduak hobetzea eta langileei balioa eranstea lortzen du, besteak beste, efizientzia, jasangarritasun, berdintasun, errespetu, tolerantzia eta Compliance irizpideak aplikatuz.

    La Fundaciónek gomendatutako jardunbideak aplikatuz lortzen den eragin positiboak lehiakortasun eta eraginkortasun handiagoak dakartza.

    © Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.