Unibertsitate ikasketetako ezohiko gastuetarako laguntza

Unibertsitate ikasketen gastuetarako prestazioa

Unibertsitate ikasketetarako laguntza - La Fundación San Prudencio

Prestazio honen helburua da, zuen seme-alabengatik, aparteko hezkuntza gastuak dituzuen titular guztiei laguntza ekonomikoa ematea, unibertsitatean ikas dezaten, edo unibertsitatean ikasten ari zareten eta jardunean jarraitzen duzuenoi laguntzea.

Laguntza honek unibertsitate hezkuntza gastuen % 10arekin laguntzen du, betiere kontzeptu horregatik jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa 200 € artekoa izanik titular eta urte bakoitzeko.

Laguntza unibertsitate ikasketetako gastuetarako izan behar da, jardunean dauden titularrentzat edo 18 eta 24 urte bitarteko onuradunentzat; laguntza, gehienez, 200 eurokoa izango da titular eta urte bakoitzeko, 700 eurotik gorako gastuetarako.

Gehienez, 200 € urtean titular bakoitzeko.

La Fundaciónen unibertsitate ikasketetarako laguntza eskatzeko baldintzak:

  • Laguntza urtean behin soilik eska daiteke.
  • Unibertsitatean ikasteko 700 eurotik gorako faktura bakarrarekin egingo da.
  • Prestazio osagarri hau jardunean dauden titularrentzat edo 18 eta 24 urte bitarteko onuradunentzat da, unibertsitateko graduko ikasketengatik.
  • Kanpo geratzen dira graduondoko ikasketak eta unibertsitatekoak ez diren master propioak (lanbidean jarduteko gaikuntza ematen duten unibertsitate masterrak izan ezik).
  • 2025-2026 ikasturteko matrikularen ordainagiria bidali beharko da; bertan, 700 eurotik gorako zenbatekoa, matrikulatutako irakasgaiak eta horiei dagozkien kreditu kopurua adierazita egon behar dira.
  • Notak aurkeztu beharko dira, arte, humanitate eta zientzien adarreko ikasketen kasuan, kredituen % 80 gainditu dela justifikatuz eta, ingeniaritza edo arkitekturako adarren kasuan, kredituen % 65 gainditu dela justifikatuz.
  • Graduko lehen ikasturterako ez da gainditutako kredituen ehunekorik eskatuko.
  • Beka eskaera ukatu bada, ukatu izana adierazten duen gutunaren kopia edo egiaztagiria bidali behar da.
  • La Fundaciónen unibertsitate ikasketetarako laguntza graduaren iraupen gisa ezarritako urte kopuruan baino ezin da eskatu.
  • Prestazioa eskatu ahal izateko, titularrak La Fundacióneko titularra izan beharko du prestazioa eskatzeko unean.
  • Titularrak gutxienez 9 hilabeteko antzinatasuna izan behar du La Fundacióneko kide gisa, hizkuntzetarako prestazio hau eskatzen duen egunean.
  • Gehienez, 200 € urtean titular bakoitzeko.
  • Titular bat baino gehiago badago, prestazioa familia unitateko kideetako batek bakarrik eska dezake.

La Fundaciónen unibertsitate ikasketetarako laguntza eskatzeko moduak:

Informazioa bitarteko hauetako edozein baliatuz eska daiteke:

  • Webguneko formularioaren bidez
  • info@lafundacion.com helbide elektronikoaren bidez.
  • Presentzialki, Gasteizko Dato kaleko 43an ditugun bulegoetan (itxita ez badaude).

Zalantzarik izanez gero, deitu telefonoz bezeroen arretarako zenbakira: 945 222 900.

Unibertsitate ikasketetarako laguntza eskatzeko epeak:

  • Presentzialki: Unibertsitate ikasketetarako laguntza jasotzeko eskabidea presentzialki aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 30ean amaituko da, eta La Fundaciónek Gasteizko Dato kaleko 43.ean dituen bulegoetan aurkeztu beharko da.
  • Internet bidez: Unibertsitate ikasketetarako laguntza jasotzeko eskabidea Internetez aurkezteko epea urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko da, eta webguneko formularioaren bidez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango da

* Prestazio hori kobratzeko eskubidea izateko, prestazioa indarrean dagoen urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatu behar du kausazko egitateak, eta ikasturtea hartuko da kontuan.

Laguntzak onesteko datak:

Hilero onesten dira hilabete horretan eskatutako laguntzak.

Laguntza ordaintzea:

Laguntza honen kasuan, laguntzaren ordainketa eskaera egin eta hurrengo hilaren 20an  ordainduko da (abenduan eskatutako prestazioen kasuan izan ezik, urtarrilaren 31n ordainduko baitira).

Ordainketa, titularraren kontuan sartu beharreko banku-transferentzien bidez egingo da.

Erreklamatzeko epea:

Ordainketa egin eta hurrengo 15 egunetan.

Dokumentazioa:

Prestazioen bidez garatutako jarduerak arautzen dituen prozedura orokorraren eduki osoa aplikatuko da.

  • 2025-2026 ikasturteko matrikularen ordainagiria; bertan, 700 eurotik gorako zenbatekoa eta matrikulatutako irakasgaiak adierazita egon behar dira.
  • Notak: arte, humanitate eta zientzien adarreko ikasketen kasuan, kredituen % 80 gainditu dela justifikatuz eta, ingeniaritza edo arkitekturako adarren kasuan, kredituen % 65 gainditu dela justifikatuz. Graduko lehen ikasturterako ez da gainditutako kredituen ehunekorik eskatuko.
  • Beka eskaera ukatu bada, ukatu izana adierazten duen gutunaren kopia edo egiaztagiria.
  • Graduaren iraupen gisa ezarritako urte kopuruan baino ezin da eskatu.
  • Familia ugariagatiko edo ohorezko matrikulagatiko deskontuak ordainketaren zenbatekoa kalkulatzeko bakarrik hartuko dira kontuan, ez laguntza jasotzen den ala ez zehazteko.
  • Titularrak onuradun batentzat aurkeztea eskatzen badu, familiaren errolda-ziurtagiri eguneratua. Ezin bada, familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiriaren fotokopia.

Oharra: titular bakoitzak urtean gehienez 300 euro jaso ahal izango ditu guztira, mendekotasun, hezkuntza eta laneko osasunerako prestazioengatik jasotako zenbatekoak batuta.

* La Fundaciónek beretzat gordetzen du egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea.

Prestazioaren eskabidea (La Fundaciónen titularrei soilik zuzenduta daude laguntza hauek)

    Titularraren datuak

    Prestazioaren hartzaile izango den pertsonaren datuak (baldin eta onuradun batentzat eskatzen bada)

    Titularraren bankuko datuak, prestazioa kobratzeko

    Eskabideari erantsi behar zion dokumentazioa


    (*) La Fundaciónek beretzat gordetzen du egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzeko eskubidea. Jakinarazten dizugu, zure aldetik kontrako adierazpenik jaso ezean, modu seguruan ezabatuko ditugula eskabide inprimakia eta harekin batera doan dokumentazioa, eskaera egiten denetik, 5 urteko epean.

    PRIBATUTASUN POLITIKA
    Arduraduna: FUNDACIÓN LABORAL SAN PRUDENCIO.
    Xedea: Enpresaren Gizarte Erantzukizuna kudeatzeko eta aplikatzeko zerbitzuak ematea, enpresei eta langileei zerbitzuak eta laguntza emanez, besteak beste honako arlo hauetan: gizarte-prestazioak, gizarte- eta laguntza-zerbitzuak, gizarte- eta lan-zerbitzuak, hezkuntza eta kultura, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa, gizarte-berrikuntza eta une bakoitzean eskaintzen direnak. Horri dagokionez, jakinarazten dizugu jarraian adierazten diren La Fundaciónen edo taldeko enpresen sektore espezifiko eta jarduera sektore zehatzen informazio edo publizitatea jaso ahal izango duzula: eskaintzen dituzten zerbitzu eta prestazioei buruzko guztiak, bai eta une bakoitzean egokitzat jotzen direnak ere, norberaren bizi kalitatea eta lanekoa hobetzeko helburuarekin.

    Legitimazioa:Parte zaren erlazio juridikoaren exekuzioa.

    Hartzaileak: Fundación taldeko enpresak eta legez horren beharra duten erakunde ofizialak.

    Eskubideak:Informazio gehigarrian adierazitako datuak eta beste eskubide batzuk eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu email bat dpo@lafundacion.com helbidera bidaliz.

    Informazio gehigarria:Lege Oharra eta Pribatutasun politika

    Erlazionatutako informazioa

    © Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.