Parte hartu Gabonetako Postalen Lehiaketan, 200€ irabazi ditzakezue!
Bidali marrazkia webgune honetan aurkituko duzun formularioaren bidez.
2021eko azaroaren 28ra arte izan zen epea marrazkia bidaltzeko. 2022eko lehiaketa azaroan irekiko da.
Nola parte hartu:
Zure seme-alabak 5 eta 11 urte bitartean baditu (biak barne), parte har ezazu La Fundación San Prudenciok antolatutako Gabonetako Postalen V. Lehiaketan. Sari banaketa La Fundaciónek Dato kaleko 43.ean duen egoitzan egingo da, Gasteizen. Bi kategoria daude, parte hartzaileen adinaren arabera:
- 5-8 urte
- 9-11 urte
Parte hartzeko baldintzak
- Titular baten semea edo alaba izatea eta La Fundación San Prudencioren onuradun gisa alta hartuta egotea.
- “Gabonak” gaia izango duen marrazkia, gaia La Fundación San Prudenciorekin lotuz. Marrazkiak motibo grafikoren bat izan behar du edo nolabait lotuta egon behar da La Fundaciónekin, epaimahaiak baloratu ahal izan dezan eta sarietako bat eskuratzeko aukera izan dezan.
- Marrazkia aurkezteko FORMATUA honako hau izan behar da: paperean edo kartoi mehe zurian, DIN A5 formatua (DIN A4 folio erdiaren baliokidea).
- Beharrezkoa izango da lanak tolestu gabe helaraztea, irabazle suertatuz gero, inprimaketa arazorik egon ez dadin.
- Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
Bidal iezaguzu parte hartzeko eskaera!
Jarraian adierazitako edozein bide erabiliz bidal dezakezu eskaera, marrazkiarekin batera:
- Webguneko formularioaren bidez
- Posta elektronikoz asunto honekin: “Gabonetako VI. Postalen Lehiaketa”
- Postaz, helbide honetara:
LA FUNDACIÓN LABORAL SAN PRUDENCIO
Dato kalea 43, 01005 – Vitoria-Gasteiz (Araba)
Edo bidali marrazkia honetarako jarriko dugun formularioaren bidez:
Ez izan zalantzarik eta parte hartu zure marrazkia bidaliz! Gainera, marrazkia La Fundaciónek Gasteizko Dato kaleko 43.ean dituen bulegoetan jarriko da ikusgai, aurkeztutako lan guztiekin batera. 2019tik aurrera, aurkeztutako obra guztiak La Fundaciónen instalazioetan jartzen dira ikusgai, Dato kaleko 43.ean, gure bulegoen jendaurreko ordutegian, gutxi gorabehera, hilabetez ikusi ahal izateko.
Kolaboratzailea
Gabonetako Postalen VI. Lehiaketako oinarriak webgune honetan argitaratuko dira.
2021eko GABONETAKO POSTALEN VI. LEHIAKETA
Hemen ikus ditzakezue 2020ko Gabonetako Postalen V. Lehiaketan aurkeztutako marrazkiak
Asier Elvira Ocáriz, 6 urtekoa, Beretta Benelli Ibérica, S.A. enpresako titular baten semea, 5-8 urte bitarteko irabazlea.
Julen García Sánchez, Componentes de Automoción Recytec, S.L. enpresako titular baten semea, 9 eta 11 urte bitarteko irabazlea.
Chloé Vies Ramos, 6 urtekoa, Bhbikes Europe S.L. enpresako titular baten alaba, 50€-ko 2 txartelen irabazlea Caypen trukazteko.
Asier Leiva Lopez de Mendiguren, 9 urtekoa, Pepsico Iberia Servicios Centrales, S.L. enpresaren titular baten semea, 3 txarteletako baten zozketaren irabazlea.
Maialen Ruiz Cortés, 8 urtekoa, Michelin España Portugal, S.A. enpresaren titular baten alaba, 50€-ko 2 txartelen irabazlea Caypen trukatzeko.
2019ko Gabonetako Postalen IV. Lehiaketa
Gabriel Fernández de Retana, 9 urtekoa, Mercedes-Benz enpresako titular baten semea, 9 eta 11 urte bitarteko modalitateko irabazlea.
Vera Lerma, 5 urtekoa, Michelin enpresako titular baten alaba, 5 eta 8 urte bitarteko modalitateko irabazlea.