La Fundación San Prudencioko Sari berriak
Aurten, La Fundaciónek sari berri batzuk bultzatu ditu, alde batetik, heziketa-ziklo bakoitzeko batez besteko onenak dituzten gazteek egiten duten ahalegin eta jardun akademiko handiari laguntzeko.
“Zure lorpenak aitortu nahi ditugu”.
Eta, bestalde, publikoki aitortu nahi ditugu herritarrek egindako ekimen aipagarriak; izan ere, ekintza batzuk eginez, arrisku handiak hartzen baitituzte, edo ohiz kanpoko elkartasuna edo lankidetza altruista erakusten baitituzte, edo ekintzon izaera sozialagatik aitortza merezi baitute, eredugarriak direlako gizarte osoarentzat. “Zure balioak babesten ditugu”.
Deialdi horiek indartu eta osatu egiten dituzte La Fundaciónek gizarte arloan garatzen dituen helburuak eta jarduera ildoak, 2022-2025 Plan Estrategiko berriarekin bat datozenak.