Espazio Artea itzuli da!

Pandemiagatik denboraldi batean atzean utzi behar izan dugu, baina Espazio Artea emen da erakusketa berri batekin. Inaugurazioa, La Fundacion-en, 2021eko urriaren 20an Dato kaleko 43 zenbakian arratsaldeko 19:00etan izango da.

Espazio honetan, artista berriei aukera ematen diegu beraien artea erakusteko, Vitoria-Gasteizeko zentroko ofizinetan eta honela ikuspena emateko.

La Fundacion-eko espazio artearen erakusketa

AdriLenzo Cassoma

Antola, AEBetako Washington DC eta Baltimor, Amsterdanetik igarota gure hiri Vitoria-Gasteizera iritsi da, bertan “Rojo y Negro” erakusketan ikus ditzakegu azken urte hauetan pasa dituen hiri hauen paisaia, erretratu eta kaleko argazkiak.

Sonia Prieto

Sonia Prieto, obra expuesta en La Fundacion San PrudencioBere argazkietatik, “Pandemus Art”-en jasoak, erakusten dizkigu 2020ko martxoaren 14ko momentuak. Sentsazioen bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, iluntasuna, beldurra, eskerrak, esperantzara iritsi arte, argazkilariak esaten duen bezala “gitarra sorbalda gainean”, gure ametsei helduta jarraitzeko.

Eneko Arellano Arroyo (EVE)

Hirugarren artista honek Eneko du izena, beren olio, grafiko eta era desberdinetako teknikekin, berak izendatutako “Rizoma I” erakusketan, unibertso muntidimentsional bat sortuko du, egiaztatzen eta trazoak lotuaz, kartografia eta figura ezberdinak eginaz oihalen bidez…

Liburuen aurkezpena eta emanaldia

Juan Luz

Presentacion Libro Bolso, pintalabios y la luna de Juan Luz en Espacio Arte VitoriaEsan dugun moduan, Juan Luz-ekin kontatuko dugu, bere bigarren liburua “Bolso, pintalabios y la luna” aurkeztuaz. Oraingoan, genero ezberdinen rolak, zein bizipen dituzten kontatuko digu – kasu honetan, gizon pasibo eta emakume aktibo bat izanik – baina beti ere aniztasunera iritsiaz. Juanek aurkezpen batzuk egin izan ditu musika taldeen laguntzaz, eta hontan ere, ez da gutxiago izango: olerki batzuen errezitala izango da musika giroaz lagunduta, momentuaz gozatzeko.

Country Devils

Grupo de baile Country Davils para el Espacio Arte de La Fundacion en VitoriaEta bukatzeko, kountry espiritua kutsatuko diguten dantza talde batek hainbat dantza erakutsiko dizkigute. Dantzak adin guztientzat izango dira, erraz jarraitzekoak eta bikoterik beharrik izan gabe. Buru eta gorputzak deskonektatzen eta gizarteratzen lagunduko digutenak.

Ekitaldiko argazki bildumaren link-a hemen usten dizuegu.

Edozein diziplinetan artista bat bazara eta zure lanak era doain batean erakutsi nahi badituzu gurekin,

Ez utzi aukera paregabe hau pasatzen!

Jar zaitez gurekin harremanetan eta kontaiguzu zure proiektua!

Informazio nota

Ekitaldi hau, La Fundacion-eko gainontzekoak bezala, filmatua izango da eta bertako irudiak komunikazio bide bezala erabaliko dira.

© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.