AZAROAKO “ESPACIO ARTE”-REN EKITALDI ETA ERAKUSKETA BERRIA

La Fundación-ek azaroaren 16an Espacio Arteren erakusketa berria aurkeztuko du, poesia errezital eta musika ekitaldi batekin

Arte erakusketa, poesia eta musika modernoaren zuzeneko emanaldia

ID ARTE eskolako hainbat artista izango ditugu,  beren lanak erakutsiko dituzte publiko guztiarentzat dugun gure espazio irekian.

Laura de la Serna-ren eskutik poesia errezital ekitaldi batez gozatuko dugu.

Azkenik, zuzeneko musika ekitaldi bat izango dugu, Vitoria-Gasteizko Jesús Guidi Kontserbatorioko ikasleen eskutik.

Ekitaldia azaroaren 16an izango da 19:00etan, La Fundacion San Prudencioko gure ofizinetan, Dato kaleko 43 zenbakian.

Arte erakusketa ekitaldi egun beretik 2023ko urtarilaren 9 arte egono da, denbora hontan egongo dira arte lanak ikusgai publiko guztiarentzat, izan edo ez izan La Fundacioneko titular edo onuradun.

ARTISTAK


ILUSTRAZIOA – IRENE GUTIÉRREZ IRURETA

PROIEKTU INTEGRATUA (PI)

IZENBURUA: “Mis mujeres del mundo”

KURTSOA: 2015-16

2. MAILAKO ILUSTRAZIOKO ESPEZIALITATEA

PAPER GAINEKO TEKNIKA MISTOA.

ARGAZKIA – MAITANE CAMPOS FUNDAZURI

PROIEKTU INTEGRATUA (PI)

IZENBURUA: “Kenopsia”. Kenosis “hutsa” + opsia “ikusi”

KURTSOA: 2021-22

2. MAILAKO ARGAZKIGINTZAKO ESPEZIALITATEA

Laura de la SErna en Espacio ARrte de La Fundación San Prudencio

Laura de la Serna – POESIA ERREZITALDIA

Poesia errezitaldi batekin gozatuko gaitu Julia Larrimbe Durand aktore eta rapsodak.

Julia zuzendari eta aktore izan zen Farándula eta Andreak antzerki konpainietan. Gainera, hainbat haur eta gazte talde zuzendu ditu eta liburu eta poesia aurkezpenetan eta errezitaldietan parte hartu du.

Laurak kontatzen digu sentimenduek guztiok lotzen gaituztelako idazten duela, eta arima horretatik sortutako hitzak partekatzen dituenean, mundua gelditu egiten dela, une batez bada ere, elkarrekin bat egiteko, letrak entzuten dituztenen belarrietara zabaltzen diren bitartean.

2017an argitaratu zuen bere lehen liburua, INDEFINIGAITZA, nerabezarotik gaur egunera arteko ibilbidearen laburpena da. Esperientzia pertsonalen ibilaldi bat, hazten ari diren pentsamendu eta sentimenduekin.

MUNDU PARALELO BAT, bere bigarren liburua da, 2019an argitaratua, maitasunetik idatzia dagoena, maitasun handiko eta bere bizitzan min handiko une batean. Bizitzaren eta heriotzaren arteko zubia da, errealitatea eta ametsak lotuz, eta inork ez dio besteari kalterik egiten; maitasunari eta maitasun erromantikoari ere omenaldia egiten zaio, zerbait irmo bihurtzen ari baita.

Jesús Guridi MKPren metal laukotearen MUSIKA EMANALDIA

Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioko ikasleek zuzeneko musika emanaldi batekin gozatuko dute:

  • Lierni Arrizabalaga Nanclares
  • Lorea Azcarate Martín
  • Mateo Murga Martínez
  • Markel Uralde Bejarano
logo conservatorio de música Vitoria con La Fundación

La Fundación San Prudencio-aren eta CM Jesús Guridi MK Kontserbatorioaren arteko lankidetza-hitzarmena.

Batenbat ezagutzen baduzu edo zuk zeuk egiten badituzu argaazkiak, ilustrazioak, musika, margolaritza, antzerkia, dantza, monologoak , etab… eta zure lanak erakutsi nahi izanez gero, jarri La Fundación San Prudenciorekin harremanetan 945 222 900 telefonoan edo bidali posta elektroniko bat info@lafundacion.com helbidera.

© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.