Errege magoak 2022 La Fundacion

Gabonetan gaude eta aurten ere La Fundacion-en errege magoen ekitaldia ospatu dugu. 2022ko urtarrilaren 4an izan da, eta berriro bideodei baten bidez etorri ziren.

Badakigu ekitaldi hau oso gustoko duzuela, horregatik, Covid-19ak ematen dizkigun limitazioengatik, aurreko urtean bezala bideodei bidez egin dugu, modu pertsonalean, haur bakoitzak bere hitzordua izanez.

Beti bezala, telefono bat egon da mendeko haurrentzat, beste bat familia ugarientzat eta beste bat gainontzeko titularrentzat.

La Fundación-eko Errege Magoak bideodeiak egiten Gasteizen (erderaz)

Errege Magoak zure umeari hitzegiten diote Gasteizen (erderaz)

Abenduaren 16an 8:30etan ireki zen telefonoa lekua erreserbatzeko.

Ekitaldirako plaza(k) erreserbatzeko urratsak:

· Titularraren mugikorretik deitu dagokion telefonora, titularra, familia ugaria edo menpekoa zaren kontuan hartuta. (gure sisteman daukagun telefonoa da).

· Inork ez dizu deia hartuko eta ekitaldia baino lehen, abenduaren 28an SMS bat iritsiko zaizu zure mugikorrera zure hitzorduarekin Errege Magoen ekitaldirako (ezin izango da aldatu hitzordua).

· Egun horretarako, zuen hitzordurako, titularraren telefono mugikorra gainean izan beharko duzue, bertara deituko baitute errege magoek.

Reyes Magos - videollamada-2022
reyes magos La Fundación 2022

PLAZAK ERRESERBATZEKO TELEFONOAK

HAUEK IZAN DIRA ERRESERBA EGITEKO TELEFONOAK, gehienez 2 plaza titularreko (dei bat eginez haur bakoitzeko, minutu bat itxaronaz deien artean).

*Jakinarazten da ekitaldi hau (nahiz eta bideodeia izan), grabatu ahal izango dela eta/edo argazkiak ateratzea eta hauetan lortutako irudiak erabili ahal izango direla komunikazio helburuekin. info + https://www.lafundacion.com/eu/pribatutasun-politika/

* Ekitaldiaren aldaketa edo kentzeari lotuta, pandemiarengatik. 

Errege Magoen ekitaldi honi buruzko informazio gehiago jakin nahi duzu?

Hemen guztia kontatzen dizugu

LA FUNDACIÓN-EKO ERREGE MAGOEN EKITALDIAREN BABESLEA

Logo Fournier Reyes Magos LaF
© Fundación Laboral San Prudencio. Eskubide guztiak erreserbatuta.