Zure noten edo zure seme‑alaben noten batez bestekoa 8,5 baino handiagoa bada, eman izena sari hauetan, 1.000 €ra arte jaso dezakezu eta!
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko abuztuaren 28an amaitu zen.
2024 epea oraindik ez da ireki.
1.000€ ARTEKO SARIA ARABAKO ESPEDIENTE AKADEMIKO ONENAK DITUZTEN IKASLEEN TITULARRAK
Xedea:
Sari honen bidez, La Fundaciónen ahaleginaren kultura babestu, saritu eta bultzatu nahi dugu, eta La Fundaciónen titularren seme‑alaben eta titularren beraien dedikazioa eta lorpen akademikoak balioetsi eta aintzatetsi nahi ditu.
Nola parte hartu:
Sariak heziketa‑ziklo bakoitzaren amaieran kalifikaziorik onena lortu duten 27 urte arteko titularrentzat edo onuradunen titularrentzak dira:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
- Batxilergoa
- USBE
- LHko erdi mailako heziketa zikloa
- LHko goi mailako heziketa zikloa
- Unibertsitateko gradua
Baldintzak eta epea:
- 2023/2024 ikasturtean amaitutako heziketa zikloan 8,50eko edo gehiagoko batez besteko nota duten 27 urteraino edo nota hauek atera dituzten onuradunen titularrak aurkeztu ahal izango dira sari horietara.
- Familia unitate berean bi titular badaude, horietako batek soilik eskatu ahal izango du seme edo alaba beraren parte hartzea.
- Honako prozesu hau jarraituz izan zaitezke hautagai:
- Bete beherago argitaratuta dagoen formularioa.
- Formularioa betetzeko epea 2023/x/xan amaitzen da.
Hautagaitzak egiaztatzea:
Prestakuntza-ziklo bakoitzerako jasotako hautagai guztien artean, La Fundación-ak batez besteko notarik altuena duen titularrari horren egiaztagiria eskatuko dio, lortutako batez besteko nota bi hamartarrekin zehaztuta.
Egiaztagiri hori Ikasgunean eska daiteke:https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/ edo ikastetxean bertan.
Sariaren zenbatekoa
Heziketa ziklo bakoitzeko irabazleari, La Fundaciónek titularrari laguntza ekonomiko bat emango dio, hezkuntza kostuak ordaintzen laguntzeko.
- Heziketa ziklo bakoitzeko irabazle bakoitzaren titularrari laguntza bana emango zaio. Ordainketa horiek titularraren kontuan sartu beharreko banku-transferentzien bidez egingo dira
- Heziketa ziklo berean batez besteko nota altuen berbera duten 2 eta 5 hautagai bitartean aurkezten badira, 5 laguntza emango dira gehienez.
- Heziketa ziklo berean batez besteko nota altuen berbera duten 5 hautagai baino gehiago badaude, guztien artean banatuko da laguntza.
Laguntza hau Meritu Akademikoaren Laguntzan (esteka) kontsulta dezakezu.
Meritu Akademikoaren Sariaren deialdia urtero egiten da eta saria publikotasun-, lehia- eta objektibotasun‑printzipioak betez ematen da.
La Fundaciónek beretzat gordetzen du sari kopurua zabaltzeko edota aldatzeko eskubidea, baldin eta aitortza merezi duten eta interes berezikoak diren hautagaitzak baldin badaude.
Hautagaitza irabazleak La Fundación San Prudencioren webgunean argitaratuko dira.
Saria eman gabe gera daiteke.
Saria ematea
Sariak banatzeko ekitaldia publikoa izango da, eta zehazten den egunean egingo da. Ekitaldi horretan, sariak jasotzen dituzten pertsonen merituen berri emango da.