Jardunean dagoen titularra bazara (lanean zaude), 50 euroko laguntza hau izango duzu urtero eskatu behar duzuna
NOMINATIVA ZURETZAT ESKATZEA:
ASOCIACIÓN ESPAÑOLA CONTRA EL CÁNCER-I DOHAINTZA EGITEKO
MÚSICOS SIN FRONTERAS-I DOHAINTZA EGITEKO
Nominativa eskatzeko hiru urrats erraz
Deitu zure sakelakotik (titularraren telefono mugikorratik) Nominativa-rekin egin nahi duzunaren telefono zenbakira.
BIP bat entzungo duzu eta deia moztuko da. Zure eskaera erregistratu da.
ZURE NOMINATIVA DOHAINTZAN EMATEN BADUZU PROZESUA EMEN BUKATZEN DA
Mezu bat jasoko duzu donazioaren konfirmazioarekin.
SMS bat jasoko duzu, trukea egiteko dendan edo establezimenduan aurkeztu beharko duzun kode batekin.
SMS horrekin, aukeratzen duzun establezimenduan trukatu ahal izango dituzu 50 euro horiek, ordainketa egiteko unean.
NOMINATIVA DOHAINTZAN EMATEN BADUZU, DIRUA HONAKO PROIEKTUETARA JOANGO DA:
Asociación Española contra el Cáncer:
Minbiziaren arloko ikertzaileen talentua sustatu nahi baduzu eta beraien karrera profesionalari egonkortasuna eman nahi badiozu, ingurune klinikoan ikerketa sustatu eta tokiko ikertzaileek nazioko eta nazioarteko partzuergoetan parte har dezaten erraztu nahi baduzu, eman zure Nominativa AECCri 945 50 12 40 telefonora deituta.
Gainera, ezohiko minbizien ikerketa bultzatzeko laguntza-lerro berri bat ere badute. 2030ean minbiziaren %70eko biziraupena lortzea du helburu, eta horretarako minbiziaren aurkako ikerketa-proiektuetan inbertitu behar dute.
Zure Nominativa solidarioa minbiziaren aurkako ikerketa-proiektuetan inbertituz lagun diezaiekezu.
Músicos sin Fronteras:
Dirua mikrokredituen proiektu batera joango da “El Recuerdo” Kooperatibaren bidez emakumeek negozio txikiak ekin ditzaten, beren diru-sarrerak osatzeko eta pobreziatik irteteko aukera izan dezaten. Kooperatiba hau 1984an sortu zen. Egun, 4,274 bazkide ditu eta horietatik %80ak Guatemalako Hego-ekialdeko Eskualdean bizi diren emakumeak dira, gehienak Xinka Herri Indigenakoak.
“El Recuerdo” R.L. Kooperatibaren misioa Guatemalako hego-ekialdeko eskualdearen garapen jasangarrirako eta kultura-egokitasunerako lankidetzan aritzea da, hezkuntza-, kultura-, gizarte-, ingurumen- eta ekoizpen-programekin, horrela, elkartutako familien artean aurrezpena eta kreditua sustatuz. Elkartekideei ematen zaizkien kredituak mikrokredituak dira, 500€tik beherakoak. Horiek elkartekideei aukera ematen diete familia-proiektu txikiei ekiteko elikagaien ekoizpenean, artisautzako ekintzailetzan eta kooperatibaren ekoizpen-tailerretako lanean.
Pandemiaren ondorioz, emakumeen aurkako indarkeria eta pobrezia areagotu egin dira. Hori dela eta, kooperatibak artisautzako ekintzailetza-programak indartu nahi ditu, kooperatibak eskualdeko 35 udalerritan lan egiten duen taldeetako emakumeen diru-sarrerak osatu ahal izateko. Udalerrietan salmenta-puntuak ezartzea, lineako salmenta ezartzea eta emakume eta gazteentzako ekintzailetzarako kredituen lerroa zabaltzea espero da. Eman zure Nominativa Músicos sin Fronetrasi 945 50 14 60 telefonora deituz.
La Fundaciónen Nominativaren helburuak
Urtean behin titular aktibo guztiei eskaintzen dizuegun urteko 50 euroko laguntza da. “Keinu erraz” batekin eska daiteke (titularraren sakelako telefonotik dei galdu bat eginez), urtero, otsailean ateratzen denetik maiatzaren 31ra arte.
Prestazio honekin osasun, hezkuntza, kirol, kultura eta aisialdi arloetan dituzun beharrekin lagundu nahi dizugu eta, gainera, tokiko merkataritzari laguntzen diogu, han trukatzen da eta.
Nominativa La Fundacióneko langileei zuzentzen diegu
Gure helburuetako bat langileen bizi kalitatea hobetzea da. La Fundaciónetik urtero 50 euroko laguntza eskaintzen dizugu, gurekin elkartutako Arabako establezimenduetan trukatu ahal izan dezazun.